LH5

ERDI AROKO AZOKA

Martxoaren 6an LH5eko ikasleok Erdi Aroko azoka antolatu genuen eta hainbat postu prestatu genituen garai horretan zuten bizimodua irudikatzeko. 

Zenbait artisau eta janari postu bildu genituen azokan eta eskolako ikasle, irakasle, guraso eta hainbat lagun gonbidatu genituen bertara.

Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!

 

 

LH5

EGUNEKO ZENTRORA BISITA

Otsailean LH5eko ikasleak eguneko zentroa bisitatu genuen. Bertan, adineko jendearekin goiz pasa ederra egin genuen. Kartetan aritu ginen, inauterietako maskarak margotu genituen, aho-korapilo, txiste eta asmakizunak ere elkarbanatu genituen. Ederki pasa genuen denok!