Badira aste batzuk ikasturte berriari hasiera eman geniola. Talde berriak nola geratu diren eta udan zenbat hazi garen ikusteko, hona hemen pare bat argazki:
LH3A
LH3B
Badira aste batzuk ikasturte berriari hasiera eman geniola. Talde berriak nola geratu diren eta udan zenbat hazi garen ikusteko, hona hemen pare bat argazki:
LH3A
LH3B
Aurten Elkanoren lehorreratzearen 500. urteurrena dela eta, gure azken proiektua Elkanoren mundubira izan da. Gertutiki bizi dugun gaia izanda, interes handiz murgildu gara proiektuan.
Turismo bulegora joan gara bisita antzeztua ikustera. Bertan Juan Zubilletarekin topo egin genuen eta orain 500 urte bizitako abenturak kontatu zizkigun:
Gaiarekin lotuta, beste bisita bat ere izan dugu gelan: Marenen aitona Anton. «Gora Elkano» ereserkia abestu zigun.
Urtero bezala, Mater Fundaziokoen bisita ere izan dugu. Itsasoa nola zaindu eta garbi mantendu erakutsi digute.
Proiektuari amaiaera emateko, herritik zehar altxorraren bila jolasa egin dugu Elkanoren arrastoa jarraituz. Altxor berezia aurkitu dugu piraten parkean, merezitako saria!
Oso gustora ibili gara landareen proiektuarekin. Gela apaintzeaz gain, beste hainbat jarduera ere egin ditugu. Landareen unibertsoa ezagutu dugu era teorikoan eta praktikoan:
Hainbat hazi ezberdin landatu ditugu: kalabaza, kalabazina, eguzkilorea, babarrunak…
Eskulanak ere egin ditugu:
Potato landarea ureztatzea eguneroko arduratzat hartu dugu ilusio handiz:
Bakoitzak aukeratutako bi landareren inguruko lanketa egin dugu, denon aurrean partekatu eta landareen liburuxka osatu dugu:
Lehenengo mailan ezin izan ginen igerilekura joan, beraz, aurten gogotsu eta ilusioz beterik ibili gara igeriketa ikastaroan.
Hori bai, leher eginda bukatu dugu!
LINK a:
ZUREKIN BATERA-ORERETA IKASTOLA
Udaberrian gaudela eta, musikan bertso hauek ikasten ari gara.
Leihotik udaberriari: Leihotik udaberriari
Zapien laguntzaz Loreen melodia honekin dantza egin dugu. Zapiak erritmoa jarraituz airera bota ditugu eta tximeletak bezala aireratu dira, udaberria irudikatuz!
Eta entzuten ditugun musika tresna desberdinak bereiztu ditugu.
BEETHOVEN izan da landu dugun musikaria, eta bere biziari buruz
eta bere lan esanguratsuenei buruz aritu gara.
Irteeratxoa egin dugu eskolatik ez hain urruti. Leku berezia eta kuttuna getariar guztientzat: Balentziaga Museoa.
Balentziagaren azken bildumako soinekoak ikusi genituen ibilalditxo gidatu batean. Bertan, hainbat azalpen eman ziguten. Ondoren, ikusi eta ikasitakoa praktikan jarri genuen; gutariko bakoitzak kamiseta bat diseinatu eta sortu genuen azkeneko moda tendentziei jarraituz.
Gure gorputza eta honen funtzionamendua hobeto ezagutzeko aukera izan dugu proiektu honetan. Aparatu ezberdinak eta beraien funtzioak norbereganatu ditugu.
Gustora ibili gara ikasten eta eskulanak egiten!
Gipuzkoako historia araktzen ibili gara, dinosaurioen garaitik gaur egun arte. Garai ezberdinak ezagutu ditugu ipuinen bitartez eta garai bakoitzeko objektu adierazgarri batekin denboraren kaxa osatu dugu. Era berean, denbora-lerroan kokatu ditugu aro ezberdinak bakoitzaren ezaugarriekin.
Primeran pasa dugu denboran zehar bidaiatzen!