LH4

UDALETXERA BISITA

Azaroaren 10ean udaletxera joan ginen Getariako biztanleriari buruzko datuak eta informazioa eskatzera. Aurretik galdera batzuk prestatu genituen eta Juan Luisek ederki erantzun zizkigun. Datu horiekin grafikoak egin eta hauek interpretatuz ondorioak atera ditugu. 

 

LH4

BIZTANLERIA

Hiruhileko honetan burubelarri aritu gara biztanleriaren proiektuarekin. Beste hainbat jardueren artean, etorkinek biztanleriaren hazkuntzarekin duten lotura aztertu dugu. Hori dela eta, gure geletako ikasle eta gurasoen jatorrizko herrialdeei buruz informazioa bildu dugu eta hormirudietan isladatu dugu. Talde bakoitzak landutako herrialdearen aurkezpena egin du gainontzekoen aurrean. Oso gustura aritu gara lanean!!

LH4

PADDLE SURF IKASTAROA

Ikasturte berria osasuntsu eta gogoz hasteko, paddle surf ikastaroa egin dugu bost egunez. 

Lehenengo egunetan eguraldia lagun izan genuen eta gustora ibili ginen uretan. Azken eguneko eguraldia hala nolakoa izan arren, pozik aritu ginen. Ikastaroa borobiltzeko Alex eta Gato begiraleek bi kamiseta zozketatu zituzten. Pazientziaz eta umorez aritu ziren begiraleak gurekin eta denon artean, giro onean, aste bikaina pasa genuen!

Orain, lanean buru-belarri aritzea tokatzen zaigu… 

Hona hemen bizitutakoaren argazki sorta: