LH6·Sailkatu gabea

SARE SOZIALAK ETA PRIBATUTASUNA

Otsailaren 5ean Maitane Ormazabal Esnaola psikologoaren hitzaldia izan dugu, sare sozialen erabilerari buruzkoa.

Gure datuak nola erabiltzen diren azaldu digu, eta pribatutasuna zaintzeko kontuan hartu beharreko hainbat gomendio eman dizkigu.

Arreta handiz jarraitu diogu eta asko ikasi dugu, besteak beste, bi kontzeptu berri:

  • “Ahaztua izateko eskubidea” pertsona batek Interneten bere inguruko informazioa kentzeko duen eskubidea da, bere pribatutasuna babesteko.
  • “Canal prioritarioa” plataformek eskaintzen duten bide azkarra da, batez ere adingabeei kalte egiten dieten edukiak lehenbailehen ezabatzeko.

Argibide gehiago ere eman dizkigu: 

 

 

 

 

MILA ESKER, MAITANE!

 

LH6

ELKARTASUNA MARTXAN

Azken egunotan, Caritaseko kideak eskolara etorri dira egiten duten lanaren berri ematera, eta oso interesgarria izan da haien borondatezko jarduera gertutik ezagutzea.

Gaur, Caritasen lokalera  joan gara, haien eguneroko antolaketa eta lana bertatik bertara ikustera. Gainera, azokan bildutako dirua haiei ematea erabaki, herrian bertan laguntza behar dutenei bidera diezaieten.

Pozik eta harro gaude ekimen txiki honen bidez elkartasunean gure alea jarri ahal izan dugulako.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

 

LH6

BIGARREN ESKUKO AZOKA: MILA ESKER GUZTIOI!

Abenduan, 6. mailako ikasleok bigarren eskuko azoka antolatu genuen eskolan, eta benetan arrakasta handia izan zuen.

Lehenik eta behin, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu jostailuak, mozorroak, liburuak eta bestelako gauzak ekarri zizkiguten guztiei. Zuen ekarpenik gabe, azoka hori ez zen posible izango.

Era berean, eskerrik asko azokan erostera etorri zineten guztioi. Zuen parte-hartzeak giro ederra sortu zuen eskolan.

Pozik jakinarazi nahi dizuegu azokan bildutako diru guztia herriko erakunde bati bideratuko diogula. Horrela, elkartasun keinu txiki batekin, gure herrian laguntza behar dutenei ekarpena egin ahal izango diegu.

Eskerrik asko bihotzez parte hartu duzuen guztioi!