Abenduaren 15ean eguneko zentrora bisita egin genuen gabonak datozela aprobetxatuz. Aurrez, gabonetako hainbat abesti prestatu genituen eta biolin, gitarra, trikitixa eta panderoaren laguntzarekin primeran aritu ginen kantari. Bertako aiton-amonak ere animatu ziren gurekin batera abestera. Hain gustura aritu ginen, prestatu gabeko beste abesti batzuk ere inprobisatu genituela. Giro ederrean aritu ginen poz-pozik eta asko eskertu zuten gure bisita.