LH2

GURE GORPUTZA

Gure gorputza eta honen funtzionamendua hobeto ezagutzeko aukera izan dugu proiektu honetan. Aparatu ezberdinak eta beraien funtzioak norbereganatu ditugu. 

Gustora ibili gara ikasten eta eskulanak egiten!

LH2

DENBORAREN KAXA

Gipuzkoako historia araktzen ibili gara, dinosaurioen garaitik gaur egun arte. Garai ezberdinak ezagutu ditugu ipuinen bitartez eta garai bakoitzeko objektu adierazgarri batekin denboraren kaxa osatu dugu. Era berean, denbora-lerroan kokatu ditugu aro ezberdinak bakoitzaren ezaugarriekin. 

Primeran pasa dugu denboran zehar bidaiatzen!

LH2

URMAELA

Eskola ondoko urmaelaren eraikuntzan parte hartu dugu. Esperientzia benetan polita izan da.

Hasteko, Aranzadi Elkartekoek urmaelera etor daitezkeen animalia ezberdinen berri eman digute.

Ondoren, atxurrak eta palak hartu eta burubelarri lanean hasi gara. Urmaelaren zuloko plastiko txuria lurrez estali dugu eta lur hori ondo ondo zapaldu. Primeran pasa dugu!

LH2

GETARIA HERRI ARRANTZALEA

«Getaria herri arrantzalea» proiektuan burubelarri lanean aritu gara eta proiektuarekin lotutako irteeren argazkiak partekatu nahi ditugu zuekin.

Kofradiara irteera:

Arraindegira irteera:

Gaiarekin lotuta hainbat eskulan ere egin ditugu:

Eta familiarteko bat gelara etorri zaigu bere esperientzia kontatzera: