Otsailaren 5ean Maitane Ormazabal Esnaola psikologoaren hitzaldia izan dugu, sare sozialen erabilerari buruzkoa.
Gure datuak nola erabiltzen diren azaldu digu, eta pribatutasuna zaintzeko kontuan hartu beharreko hainbat gomendio eman dizkigu.
Arreta handiz jarraitu diogu eta asko ikasi dugu, besteak beste, bi kontzeptu berri:
- “Ahaztua izateko eskubidea” pertsona batek Interneten bere inguruko informazioa kentzeko duen eskubidea da, bere pribatutasuna babesteko.
- “Canal prioritarioa” plataformek eskaintzen duten bide azkarra da, batez ere adingabeei kalte egiten dieten edukiak lehenbailehen ezabatzeko.
Argibide gehiago ere eman dizkigu:

MILA ESKER, MAITANE!

