HH5

BALENCIAGA MUSEORA BISITA

Kaixo familia!

Atzoko eguna gainontzeko ostegunen antzera hasi bazen ere, hamaiketan ekintza berezi bezain polita egiteko aukera izan  genuen. Izan ere, mundu guztian famatua den Cristobal Balenciagaren diseinuak ezagutzeko aukera izan genuen.

Juditek emandako azalpenak adi-adi entzun eta Balenciagak oihal ezberdinekin egindako arteaz gozatu genuen.

  

Baina, ez pentsa ikusi eta entzun bakarrik egin genuenik! Gu ere diseinatzaile izan ginen. Begira nolako kapa politak egin genituen!

   

HH5

ALTXORRAREN BILA

Kaixo familia!

Asteazkenean gertatu zitzaigunaren berri ematera gatoz. Gelara sartzean, zapi gorriz betetako egurrezko kaxa bat ikusi genuen. Beste gelara sartzean, aldiz,  gure itsasontziaren lematik zintzilikatuta, botila bat topatu genuen, horren barruan mezu bat zegoelarik. Urduri samar bageunden ere, hori irakurtzea lortu genuen. Eta egia esan,  segituan jakin genuen zein zen gure eginbeharra: eskolara etorri zen pirata batek ezkutatutako altxorra topatzea!

Horretarako, Getariako kaleetan zehar ezkutatuko pista ezberdinak topatu behar izan genituen, horiek irakurri eta jarraian burutu  beharreko pausuak eman. Badirudi lan bikaina egin genuela, ongi lurperatuta zegoen altxorra bilatzea lortu baikenuen! Hamaiketako ederra irabazi genuen, txokolatezko urrezko txanponak eta piratek jan ohi zituzten gaileta gaziak! 

Gure ibilbidearen zenbait momentu ikusi nahi badituzue, klikatu beheko estekan! 

 

 

 

ALTXORRAREN BILA