Aurten Lh5eko ikasleak gara. Bagoaz, pixkanaka gu ere goraka.
Gora Iturzaeta!!!
“Camping” proiektua eta ikasturtea amaitzeko emanaldi bikaina eskaini dute 4.mailako ikasleek gaur.
Denen artean antzezpen dotorea prestatu dute eta aretoko ikusleengandik algara eta txalo zaparradak entzun ahal izan dira. Bertaratu izan ezin duzuenontzat, hemen dituzue argazki batzuk.
Iepa!
Oraindik lo orduak berreskuratu gabe, hemen gaude berriro ere eskolan.
Ikasleek bertan egindakoa etxean hobeto kontatzeko, hemen dituzue argazki batzuk eta bideoren bat.
*Ekintza guztietako argazkiak ez daude. Dena den, bi egunen ideia orokor bat egiteko badago nahikoa.
AZKEN TXANPA 🙂

Good Bye Emily!
Ingalaterratik etorrita, ingeleseko saioetan eta tailerretan gurekin izan da Emily ikasturtean zehar.
Atzo agur goxo bat egin genion denon artean eta hemen dituzue irudi batzuk.
Thank you for everything!
We’ll miss you!
Iepa!
Gaur, LH4an ikasi ditugun zuhaitzen inguruko jolas bat antolatu diegu LH1eko ikasleei.
Haiek, txarteltxo batekin izendatuta zeuden zuhaitzak topatu behar zituzten eta eskuetan zuten orrian, aurkitutako zuhaitzaren izena bere definizio eta argazkiarekin lotu behar zuten.
Hori lortzeko, gure laguntza ezinbestekoa izan da.

Iepa!
Euskarako klaseetan, abesti tradizional zein berriak aztertu, kopiatu eta abesten ditugu, besteak beste.
Aurreko astean Hani musikako irakasleari laguntza eskatu genion abesti zoragarri hau abesteko.
Gozatu umeen ahotsez!!! 🙂

Gaurko txangoan Eurekara joan gara.
Tailerrak aurreko kurtsokoak baino gehiago gustatu zaizkigu: Lego Robotika eta Animaliak.
Hemen klik eginda argazkiak ikusgai
Aupa LH4!

Kaixo!
Asteazkenean garbigunera bisita egin genuen. Bertan, amalurra proiektu berriarekin lotuta, zaborren kudeaketari buruz ikasi genuen.
Proiektu honen baitan ere, ikerketa txiki bat egiten ari gara. Ikerketa honen abiapuntua galdera batetik dator: gure gertuko ingurua (ataria, parkea…) garbi mantentzen al dugu? Datuak jasotzeko, atarian eta parkean egun konkretu batean zegoen zabor guztia identifikatu eta erregistratu genuen. Hurrengo pausua, ondorioak atera eta garbi mantentzeko proposamenak aurrera eramatea izango da.
Amaitzeko, Korrikarekin bat egin genuen, asteazkenean, GORA EUSKARA!
LH4.

Hello everybody,
Hiruhileko honetan pertsonen deskribapenak lantzen dihardugu ingeleseko saioetan: ahozko jolasak, hiztegiaren idazketa, egiturak..
Proiektua borobiltzeko eta ikasitakoari erabilpena emateko Vilassar de Marreko (Bartzelona) lagunekin elkartrukatu ditugu guk sortutako”Who is who?” jolasak.
Azalpenak entzun eta nor den nor argazkian asmatzera jolastu dugu.
Gaurkoan azkenaldian egindako ekintzen inguruko informazioa zabaldu nahi dizuegu.
Inauterietan Getarian zeuden palomita guztiekin amaitu genuen, a ze beteka…

Ekhi agurtu genuen pena handiz:

Tertulia dialogikoak eta Frankitxoren liburuak arrakasta handia izan du. Martxoaren 18an dator Xabier Mendiguren idazlea gurera.

Zenbakien deskonposaketak ikasteko jokua bigarren aldiz egin genuen, a ze une dibertigarria!

Konposta ostiralero egiten jarraitzen dugu:

Azkenik, PROIEKTUETAN, aintzinaroan sartu gara, Grezia, Erroma eta Egiptoko zibilizazioak ezagutzen hasiak gara. Aste honetan, egina duten power pointa erabiliz, aukeratu duten zibilizazioaren aurkezpena egingo dute.
Egiten dugun lanaren zertzelada bat da honakoa. Gogoratu umeei galdetzeaz, inork baino hobeto kontatuko dizkizuete ekintza hauek.
Aiooo
LH4