LH4

Azken ekintzak

Gaurkoan azkenaldian egindako ekintzen inguruko informazioa zabaldu nahi dizuegu. 

Inauterietan Getarian zeuden palomita guztiekin amaitu genuen, a ze beteka…

Ekhi agurtu genuen pena handiz: 

Tertulia dialogikoak eta Frankitxoren liburuak arrakasta handia izan du. Martxoaren 18an dator Xabier Mendiguren idazlea gurera. 

Zenbakien deskonposaketak ikasteko jokua bigarren aldiz egin genuen, a ze une dibertigarria!

Konposta ostiralero egiten jarraitzen dugu:

Azkenik, PROIEKTUETAN, aintzinaroan sartu gara, Grezia, Erroma eta Egiptoko zibilizazioak ezagutzen hasiak gara. Aste honetan, egina duten power pointa erabiliz, aukeratu duten zibilizazioaren aurkezpena egingo dute. 

Egiten dugun lanaren zertzelada bat da honakoa. Gogoratu umeei galdetzeaz, inork baino hobeto kontatuko dizkizuete ekintza hauek.

Aiooo

LH4