LH2

EZ EMAN HAUTATZEKO….

“Ez eman hautatzeko itsasoa edo lehorraren artian. Ez eman hautatzeko kresal usain edo zure grazia…” Getaria Herri Arrantzalea proiektuari hasiera eman diogu eta gaiarekin emozionatuta gabiltza: itsasontzien maketak, kainaberak, traolak … Bisitak ere izan ditugu: arrantzari buruzko azalpenak emanez Iñigo eta aitona Agustin,  “Itsasotik itsasoa” ipuina ere kontatu zigun Edurnek. Eta bien bitartean, begira  zelako kamiseta dotoreak diseinatu ditugun Cristobal Balenciaga museoan!

                                                                                                                

                                                                             

LH2

UR JOLASAK!

HEZIKETA FISIKOKO SAIOETAN  IKASTURTEA BEHAR BEZALA HASTEKO TALDE KOHESIORAKO ETA JOLAS KOOPERATIBOAK LANTZEN GABILTZA.

EGURALDI EDERRA APROBETXATUZ UR JOLAS KOOPERATIBOTAN IBILI GARA. EDERKI PASA DUGU MELA-MELA ETA BLAI BLAI!

 

IKUSI

 

Heziketa Fisikoko saioetan ikasturtea behar bezala hasteko talde kohesiorako eta jolas kooperatiboak lantzen gabiltza. Eguraldi ederra aprobetxatuz ur jolas kooperatibotan ibili gara. Ederki pasa dugu mela-mela eta blai-blai!