Kaixo, familia:
Dakizuen moduan KOSTA CAMPERA joan ginen gau bat pasatzera.
Momentu ezinhobeak bizi genituen eta zuekin partekatu nahi ditugu.
Hona hemen argazkien link-a.
Aioooooo 🙂
Kaixo, familia:
Dakizuen moduan KOSTA CAMPERA joan ginen gau bat pasatzera.
Momentu ezinhobeak bizi genituen eta zuekin partekatu nahi ditugu.
Hona hemen argazkien link-a.
Aioooooo 🙂
Aupa!!
Atzo, Eureka museora irteera egin genuen. Bi tailerretan parte hartu genuen, biak uraren propietateen inguruan. Horrez gain, museoan libre ibili ginen eta hori izan zen ikasleei gehien gustatu zitzaiena.
Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen.
Kaixo!
Aste Santuen aurretik, Urola Kostako herri polit bat aukeratu genuen bisitan joateko. Bertan, Marco Topo jolaserako materiala hartu genuen turismo bulegoan eta sekulako ibilaldia egin genuen alde batetik bestera.
Horren ondoren, eguraldi onak lagunduta, hondartzara egin genuen salto. Bertan, hainbat jolasetan ibili eta bazkaldu egin genuen.
Amaitzeko, Salberdineko parkea ezagutu eta etxera itzuli ginen.
Izugarri gozatu genuen denok.
Aupa LH3!
*Hemengo argazkiez gain, beste taldeko argazki batzuk ikusteko egin klik hemen
Kaixo,
aurreko ostiralean SUGEGORRIAK antzezlana interpretatu zuten Lh3 eta 4.mailako ikasleek.
Izugarria lortu zutena!
LHko 2.zikloko Alaia, Alain, Darius, Eder, Ekia, Elene, Iker, Irati, Isabella, Jule, June, Manex, Nur, Nura eta Urkok komikiak sortu dituzte ikus-entzuneko tallerrean. Etxean ikus ditzazuen, hementxe dituzue!
Plazerra izan da hiruhileko honetan elkarrekin sorkuntzan jardutea!
Kaixo!
Aste honetan Artelatzen basoan ezkur gutxi batzuk jaso genituen. Datorren kurtsoan, dena ondo joaten bada, zuhaitzen bat landatuko dugu jasotako fruituetatik abiatuta.
Hona hemen argazkiak:
Kaixo,
Ikus-entzunezkoen tallerrean lanean dihardugu LH3 eta LH4ko zenbait ikaslek hiruhileko honetan.
Irratsaio bideo dotore bat osatu dugu denon artean eta entzutera gonbidatzen zaituztegu etxeetan ere.
Hemen duzue lotura. Espero dugu gustatuko zaizuela!
Ikasturtea ondo-ondo hasteko talde kohesiorako eta jolas kooperatiboetan ibili gara. Paraxutarekin jolasteko denon indarra behar da eta mugimenduak era koordinatuan egitea:
-Garbigailua
-Urtebetetzeak
-Arrainak eta marrazoa
-Kokodriloak
-Saguak eta katuak
-Etxea
-Iglua
Ederki gozatu dugu! Gora-behera!!
Orain ikas-egoera berri batekin hasi gara! Txokotan jolasean!
Egun on!
Gaurkoan, gure jatetxeen proiektuarekin lotuta, Juleren baratzera joan gara. Bertako produktuen inguruan ikasi, lan pixka bat egin eta uzta jaso dugu.
Eskerrik asko Jule!
Iepa!
Irailean lau irristaketa saio izan ditugu. Guztiok ikasi dugu zertxobait eta horrez gain, une dibertigarriak pasa ditugu.
Hemen behean dituzue argazkiak, egin klik “argazkiak eta bideoa”n.