Hello everyone!!

This morning in our English lesson we have been playing with Ava to find the treasure.
Here you have some pictures: finding the treasure
Hello everyone!!

This morning in our English lesson we have been playing with Ava to find the treasure.
Here you have some pictures: finding the treasure
Kaixo familia!
Asteazkenean gertatu zitzaigunaren berri ematera gatoz. Gelara sartzean, zapi gorriz betetako egurrezko kaxa bat ikusi genuen. Beste gelara sartzean, aldiz, gure itsasontziaren lematik zintzilikatuta, botila bat topatu genuen, horren barruan mezu bat zegoelarik. Urduri samar bageunden ere, hori irakurtzea lortu genuen. Eta egia esan, segituan jakin genuen zein zen gure eginbeharra: eskolara etorri zen pirata batek ezkutatutako altxorra topatzea!
Horretarako, Getariako kaleetan zehar ezkutatuko pista ezberdinak topatu behar izan genituen, horiek irakurri eta jarraian burutu beharreko pausuak eman. Badirudi lan bikaina egin genuela, ongi lurperatuta zegoen altxorra bilatzea lortu baikenuen! Hamaiketako ederra irabazi genuen, txokolatezko urrezko txanponak eta piratek jan ohi zituzten gaileta gaziak!
Gure ibilbidearen zenbait momentu ikusi nahi badituzue, klikatu beheko estekan!

GURE PROIEKTUARI IÑAUTERIETAN EMAN DIOGU HASIERA. PIRATEN EZAUGARRIAK EZAGUTU ONDOREN, GELAN MOZORROAK PRESTATU DITUGU. BEGIRA ZEIN DOTORE DAUDEN GURE PIRATAK!





KOREOGRAFIA BAT ERE PRESTATU DUGU. BEGIRA BEGIRA!
IÑAUTERIAK PASA ARREN, HAU HASI BESTERIK EZ DA EGIN. JAKINGO DUZUTENEZ, ITSASONTZI HANDI BAT ERAIKITZEN HASIAK GARA, BAINA ORAINDIK ERE GAUZA ASKO DITUGU IKASTEKO, BAITA GALDERA UGARI ERE: NORI LAPURTZEN DIOTE? ALTXORRA NORENA DA? MAPA NORK EGITEN DU? ZEIN DIRA PIRATA OSPETSUENAK? EMAKUME PIRATARIK?
EA DENON ARTEAN GALDERA HAUEI ERANTZUTEA LORTZEN DUGUN!
GURE ABENTURAREN BERRI IZANGO DUZUE.
PIRATAK.

Honez gero, jakinaren gainean egongo zarete azken egunetan txokolatearekin esperimentatzen gabiltzala: usaintzen, dastatzen, manipulatzen, esperimentuak egiten…
Txokolatea nondik datorren ere ikasi dugu. Galdetu ea zer kontatzen dizueten!

MMMM ZEIN GOXOA!!

Kaixo, kaixo!
Begira zein mezu utzi digun Olentzerok gutako asko etxean gaudela jakin duenean!
Honelako argazki politak izanda eta laguntxoen bisitari esker, gelan hasitako eskulanarekin jarraitzeko prest zaudete!

Orain, etxekoei abesti hauek erakusteko ordua da. Entzun eta gozatu!
ONDO ONDO PASA OPORRAK ETA BESARKADA HANDI BANA!
Kaixo!
Begira zein antzerki polita egin duten ingelesean. Ikusi, ikusi!
Kaixo kaixo!
Lehenik eta behin, eskerrik asko atzo gure dortoka ikustera gerturatu zineten guztioi! Ez pentsa gelatik ateratzea lan erraza izan zenik… Ateak neurtzen ibili ondoren, kanpora ateratzera animatu ginen, eta lortu genuen!

Ondorengo estekan, gure lanaren inguruko bideo bat duzue. Ikusi, ikusi!