HH4

ZIRKU MAITEA IKUSKIZUNA

Kaixo berriro ere denoi eta ongi etorri gure zirku maitea ikuskizunera! 

Lan asko egin dugu gure zirkua prestatzen; koreografiak, dantzak, akrobaziak, malabarak… Oso ondo pasa dugu elkarrekin  eta zirku proiektua ikuskizun zoragarri honekin amaitu dugu!

Eskerrak eman beharrean gaude ikusizunean laguntzen egon diren guztiei;

-Argazkilaria: Aritz

-Makilatzaileak: Elena eta Enara

-Musika: DJ Julen eta Mau

-Zuzeneko laguntzaileak: Itziar eta Joana

-Zirkuko material prestaketa: Aloña

GORA GURE ZIRKU MAITEA! 

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mirenartetxe_irakasle_eus/EdtygU4fJOxDgE3ir6N_t-0BVrL855CcZdpnIzplTc3Xyw?e=1NZFNf

 

HH4

ZIRKUA PRESTATEN HASI GARA!!

Kaixo berriro ere!!

Poliki-poliki otsailaren 18an 5 urtekoei eta LH 2.mailakoei egingo diegun zirko emanaldia prestatzen hasi gara!! A ze saltsa daukaguna hainbeste mozorro eta tresnekin! Pozik gabiltza entseguetan eta momentu oso dibertigarriak pasatzen ari gara! 

Hemen bidaltzen dizuegu gure ikuskizunaren entsegu zatitxo bat! Gozatu!

 

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mirenartetxe_irakasle_eus/EVuOngxLRFhMjvHSobg90ZcBGxZvpIZx8TslbP1JvVYtnQ?e=bF7kJe

 

 

 

 

HH4

BAPATEKO IPUINAK

 

Zirkuko proiektuan lantzen gauden hiztegiko irudiak hartuz, ipuin dadoak sortu ditugu. Dadoak bota eta ateratzen diren irudien arabera, bapateko ipuinak sortzen ditugu.  Irudimena, ahozko adierazpena, bizipen fantasiatsua eta oro har hizkuntza lantzen dugu. Batzuetan ipuin parregarriak, besteetan ipuin lotsatiak…guztiak  ezberdinak eta originalak.

Ondoren, horietako batzuk entzungai dituzue beheko esteka honetan. Gozatu!

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mazurutuza_irakasle_eus/Eeex2XpzpHtJtpm3HtYkw0IBk2fhFTk-zge9H3OjWWWfwA?e=bLFUAA