HH4

MUSIKA, DANTZA ETA IRRI, AGUR INAUTERI!

Otsailak 17, txapelak, txuntxurroak, mantalak, panpinak, potongoak… dena prest emanaldirako! Urduritasuna nagusi izan arren, begiak dir-dirka genituen guztiok. A ze nolako joaldun eta iñudeak gureak!

 

Ospakizuna, gure proiektuaren itxiera izan bazen ere, bertara iristeko lan asko egin dugu: euskal inauterietako pertsonaia ezberdinak ezagutu eta gustukoenak aukeratu, horien antzeko mozorroak sortu, txuntxurruen soinu eta pisu ezberdinak alderatu, baita birikak airez bete eta indar guztiarekin adarra jotzen saiatu ere. Egia esan, gehien gustatu zaiguna, gure kasa entseguak egitea izan da, pasilloan gora eta behera ibiliz.

Amaitu dira txaranga, kolore eta dantzaz beteriko inauteriak. Zer izango ote da hurrengoa?

     

 

      

HH4

TENPERA TEKNIKA EZBERDINAK EZAGUTZEN

Urdina, horia, berdea, arrosa… kolore adina gustu ditugu gure gelan.

Margotzea gogoko dugun arren, horiekin esperimentatzea zoragarria da. Oraingo honetan, tenperekin jarduteko teknika ezberdinak landu ditugu: marrazki abstraktuak egiten dituzten kanikak, kristalak garbitzekoarekin sortutako ostadarrak edota pintura tantak zanpatuaz lortutako mila forma eta koloretako tximeletak. 

Gu bai gu artistak!