HH2

UDABERRIA HELDU DA

IEPA JOXEPA!

Udaberria atsegin dugu. Gure atariko lorategian loreak hazten ari dira. Egunero gabiltza kimuei begira noiz lorea aterako zain. Gelan ere gure haziak landatzen aritu gara. Lurra, ura eta argia behar dute. Ea hazten diren gure babarrun, txitxirio eta lenteja landareak.

HH2

BELDAR JATUNAK

Arratsalde on familia!

Beldarrak ditugu gelan. Arrautza ñimiño batzuetatik jaio dira  eta oso jatunak dira. Masustaondoko hostoak soilik jaten dituzte eta handitzen doaz. Ipuin batean irakurri dugu tximeleta bihurtzen direla. Egia ote?