HH2

OPORRAK!

Kaixo familia!

Konturatu baino lehen amaitu da gure Eskolako lehen ikasturtea. Azkar ezta? Orain inadarrak hartuko ditugu gure etxekoen ondoan. Datorren ikasturtean HH 3 gelan ikusiko dugu elkar! Handitzen-handitzen goaz!

Gozatu!

HH2

TXIMELETAK JAIO DIRA

Kaixo lagun!

Tximeletak jaio dira!

Azkenean ipuinak kontatu bezala gure beldarrak tximeleta bihurtu dira. Txuriak dira. Antenak, begiak, hegoak eta hankak dituzte baina ez dute hegan egiten.

 

Guk hegan egin nahi izan dugu gure koloretako hegalekin

HH2

UDABERRIA HELDU DA

IEPA JOXEPA!

Udaberria atsegin dugu. Gure atariko lorategian loreak hazten ari dira. Egunero gabiltza kimuei begira noiz lorea aterako zain. Gelan ere gure haziak landatzen aritu gara. Lurra, ura eta argia behar dute. Ea hazten diren gure babarrun, txitxirio eta lenteja landareak.

HH2

BELDAR JATUNAK

Arratsalde on familia!

Beldarrak ditugu gelan. Arrautza ñimiño batzuetatik jaio dira  eta oso jatunak dira. Masustaondoko hostoak soilik jaten dituzte eta handitzen doaz. Ipuin batean irakurri dugu tximeleta bihurtzen direla. Egia ote?

HH2

KALDEREROAK

Arratsalde on!

Azken hilabetean mozorro eta iñauterietan murgilduta ibili gara gure gelan. Azkenean, ostirala iritsi eta prestatuta genuen dantza eskaini genuen gure lagun eta familien aurrean. Ikusterik izan ez zenuenentzat hona argazkia.