HH2

GABONAK GABONAK

Egun on familia!

Opor aurreko eguna festa giroan pasa dugu gure Eskolan!

Baserritar jantziak, kantuak, dantza, hamaiketako goxoa… irrifarra ahoan  dugula

amaitu dugu ikasturte honetako lehen hiruhilekoa. Primeran pasa dugu!

Gozatu familian opor egun hauek eta urtarrilean indar berrituta bueltatuko gara!

Besarkada handi bat

HH2

GURE ESKOLAKO TXITAK

KAIXO FAMILIA!

 Badira egun batzuk gure Eskolan txitak jaio direla. LH1eko lagunen gelan txitak jaio dira! Inkubadoran izan dituzte 21 egunez eta jaio dira azkenean! Ezin izan dugu ikusi gabe gelditu eta bisitan joan gara birritan. Nereak azalpenak eman dizkigu, nondik jaio diren, zer jaten duten, argi gorria zertarako den…Bata, horixka, bestea, marroixka. Bada baita beltza den txita ere! Gu bezalaxe, anitzak gure Eskolako txitak! Gora aniztasuna!

GURE ESKOLAKO TXITAK

 

HH2

GAU BELTZA

Egun on familia!

Urriak 31, Animen gaua!

Aspaldiko ohiturak gurera ekarri asmoz astean zehar girotuta aurkitu dute gela baita pasilloa ere gure haurrek. Trapu zaharrak, kapelak eta  erratzak. Mamuak, xaguzaharrak edo sorginak.Batzuen beldurra, besteen irrika… Emozioz beteriko astea izan da! Hona hainbat argazki eta gelan abestu eta dantzatu dugun kantua.

BELTZA DA GAUA