HH3

AZKEN AGURRA

Kaixo lagun!

Orain bai, orain irakasleon txanda da. Gaur oporrak hartu ditugu! Gelak jaso, datorren ikasturteko gelak prestatu eta familian, lagun artean, oporraz gozatzeko unea iritsi zaigu.

Ederra izan da ikasturtea eta zuen eskolako bi ikasturte hauetan bidelagun izatea plazerra izan da.

Ez dugu agurtu nahi argazki bat partekatu gabe. Udaberrian arrautzatxo batzuetatik beldar ñimiño batzuk jaio ziren gelan eta behar bezala zaindu ondoren beldar handikote izatera pasatu ziren. Masusta ondoko hosto nahikoak jan ondoren zetarekin kuskuan bilduta ikusi zenituzten baina ez zenuten aukera izan metamorfosia ikusteko. Aurten berandu xamar egin dute kuskua. Baina…. atzo lehenengo tximeleta jaio zen eta gaur beste hiru. 1+3 zenbat tximeleta? Emea eta arra elkartu, emeak arrautzak ipini eta datorren ikasturtean 4 urteko geletara eramango ditugu arrautzak. Zer iruditzen?

 

Gozatu merezitako oporraz.

 

EDURNE ETA GENTZANE

HH3

SAN ANTON

Egun on familia!

Gaur San Anton mendira joan gara Eskolako 3, 4 eta 5 urteko umeak. Poliki-poliki abiatu gara Eskolatik eta ordu bete inguru igaro da San Anton mendiko parkera iritsi garenerako. Bidean sugandilak, lore usaidunak, txori kantuak baita sorginen etxeak ere izan ditugu bidelagun. Hamaiketakoa egin ondoren abestuz itzuli gara lehengoko bidetik eta Eskolako azken aldapa igotzen hasi aurretik sorpresa izan dugu: Fernando zain genuen indarrak berreskuratzeko izozki banarekin. Irteera borobila gaurkoa!

 

HH3

KUSKUA!

Kaixo familia!

Gure beldarrak jan eta jan ibili dira eta dagoeneko ez dira beldar ñimiñoak!

Atzo gure beldar bat sortzen duen zetarekin bere kuskua prestatzen ikusi genuen eta gau oso lan eta lan ibili ondoren gaur goizean jada bere kuskuan gordeta topatu dugu. A zer sorpresa gurea! Orain hotxe barruan egunak pasako ditu eraldaketan. Metamorfosia gertatuko da! A ze hitza! Beldar izatetik tximeleta izatera pasako dela badakigu, baina nolako tximeleta izango da? Oraingoan ere pazientzia pixkat beharko dugu.

HH3

CRISTINA ENEA

Kaixo familia:

Azkenaldian parrandan gabiltza! Gaurkoan Donostiako Cristina Eneara egin dugu irteera. Autobusak parkearen oinetan utzi gaitu eta tipi-tapa jolas parkean hamaiketakoa egin ondoren “Marrubitxo” ezagutzera joan gara. Parkearen goikaldean gure zain zegoen Marrubitxo eta bere etxea zein den erakutsi digu Marrubitxoren agurra azaldu ondoren.

Bere etxeko lagunak aurkeztu dizkigu: Ahate ar, eme eta kumeak, beltxarga, igelak, baita hainbat zuhaitz ere. “Irritxo anaiak”, Secuella gorriak, munduko zuhaitz handienetarikoak dira eta hiruak besarkatuz konturatu gara iletxoak dituztela. Marrubitxok esan digu suteetatik babesteko direla ileak. “Pedro Cedro”k gaur 100 urte bete ditu eta zorionak abestu diogu. Tximistak erretako zuhaitza eta  azkenik “Ginko Biloba” zuhaitza ezagutu dugu begi, sudur, aho eta guzti. Txinatarra da zuhaitza eta atzo Marrubitxori kontatu zion ipuina entzun ahal izan dugu, kolore grisa zuten txori batzuena hain zuzen ere. Ea zuen txikiek kontatzen dizueten ipuina. Ipuin horri esker dakigu Paumek zergatik duten hainbesteko kolore beraien lumetan. Eta bai, azkenean pauma ikusteko aukera izan dugu eta nahiz eta lumak ez ireki, kolorez beteta ikusi dugu. Ederra benetan!

 

Gozatu dugun lagun artean eta naturarekin kontaktu zuzenean.

HH3

HAMAIKETAKO BEREZIA: GAZTAKA!

Arratsalde on familia!

Gonbidapen berezia genuen gaurko egunerako: Hamaiketako berezia ! Peruren familia gure zain zegoen jatetxean.

Eskolatik tipi-tapa abiatu gara Getaiko kaleetan zehar. Bidea aprobetxatuz mollara jaitxi gara eta San Prudentzio baporearekin topatu gara. Eta ba al dakizue nor ikusi dugun? Bada, gure aitona Mariano! Traspalea eskuetan! Gogoratzen al duzue Eskolara etorri zela arrantzako garraiobideei buruzko informazioa ematera? Gaur argazkitan ikusi genuen traspalea maneatzen ikusi dugu. Bertatik bertara!

 

Jatetxera iritxi eta bi mahai eder prest zituzten guretzako. Gaztaka prestatu digute parrillan, baina jan aurretik prozesu osoa erakutsi digute. Parrillaren berotasuna sentitu dugu, arraiaren itsura egin aurretik eta ondoren ikusi dugu eta gatza botatzen ere  lagundu diegu. Izugarri gustatu zaigu Gaztaka! Batzuentzat lehen aldia izan da arrai hau jaten genuena. 

Indarrak berreskuratu eta taldeko argazkia atera dugu oparitu dizkiguten “Izan arrantzale” txapekin baita sukaldarien  mantal eta txapelekin. Hau dotorezia gurea!

 

HH3

OTSOA

Arratsalde on:

Benetan otsoak gaiztoak al dira?

Galdera hau darabilgu buruan egun hauetan. LH 3ko lagunek ipuinaren astean  3 antzerki  eskeini zizkiguten eta Txanogorritxo eta otsoaren antzerkian ezustekoa hartu genuen txanogorritxo “gazitoa” zela ikusi genuenean. Guk otsoa gaiztoa zela uste genuen baina hala al da? Ipuinetakoak eta benetakoak antza al dute? Galdera hauei erantzun asmoz otsoaren proiektuari hasiera eman genion. Jadanik etxetik informazioa jasotzen hasiak gara. Ez gara otsoei buruzko ipuinak entzuteaz aspertzen. Jarraitu dezagun horrela!

HH3

ORIO

Kaixo familia!

Gaur Oriora joan gara HH 3, 4 eta 5 urteko gelakoak. Eguraldia lagun irteera ezin hobea izan da. Inguru naturalarekin harremana lagun artean, horixe izan da gure irteeraren helburu nagusia. “Busa-busa-busa autobusa!, Orio petrolio eta Esperantza o-e, esperantza o-e! oihupean iritsi gara Oriora “irizar” autobusean. Motxila bizkarrean hamaiketakoa eta bazkaria dugula  tipi-tapa abiatu gara hondartza aldera lehenik ahateei, oiloei eta antzarrei ogia eman ondoren. Hondartza ondoko parkean berriz ezin hobeto ibili gara. A ze gozatua! Datorren urtean berriz!

HH3

AZKENEAN!

Arratsalde on familia!

Dagoeneko jakingo duzue gure gelan beldarrak ditugula  baina ez da hain erraza izan hau lortzea. Jarraian kontatuko dizuegu:

Iaz gelan izan genituen tximeleten arrautzak gelara ekarri genituen. Urte bete armairuan gorde ondoren hozkailuan sartu behar izan genituen. Zergatik? Bada, gure beldarrek masustaondoko hostoak besterik ez dituztelako jaten eta jaiotzen hasi zirenean oraindik zuhatzek ez zituztelako hostorik. Prozesua geldiarazteko hozkailuan sartu genituen.

Aste Santuak ondoren, behin hostoak hasita, arrautzak atera genituen hozkailutik. Eta horrela, itxaron eta itxaron, itxaron eta itxaron kezkatu ginen arte. Ez ziren jaiotzen gure beldarrak. Galdezka hasi ginen eta jakin genuen berotasuna behar izaten dutela eta  horregatik ideia ezberdinak izan genituen:  berogailuan jarri, Valentzira joan ( han beroa egiten omen du)… . LH 4. mailakoen gelara joan ginen haiek ere beldarrak baitituzte eta hara zer ezustekoa! Haien gelan beldar batzuk jaio ziren. Egia esan gela hartan gurean baino bero gehiago egiten zuen. Esperimentu bat egitea pentsatu genuen: Arrautza batzuk berogailu gainean jarri eta besteak bere horretan utzi. Eta ba al dakizue zer gerrtatu zen? Bada bai berogailu gainean zeudenak baita bere horretan utzi genituenak ere jaio zirela. Konturatu ginen pasientzia pixkat ere behar genuela, bakoitzak bere denbora behar izaten duelako.

Beldarrak oso oso txikiak dira baina mikroskopio digitalari esker oso ondo ikusten ditugu. Burua, bularra, sabela, hankak, hanka faltxuak… Ea beldarren prozesu osoa ikusteko denbora dugun udako oporrak etorri aurretik. Tori argazki batzuk.

HH3

korrika 23

Kaixo laguna!

 Gaur Korrika txikia ospatu dugu gure atarian HH 2 eta HH 3ko lagunek. Furgoneta eta guzti korrika egin dugu Euskararen alde. Ez da ez musika ez eta kolorea falta izan gurean. Iturzaeta ere EUSKARAREN ALDE!