HH3

OTSOA

Arratsalde on:

Benetan otsoak gaiztoak al dira?

Galdera hau darabilgu buruan egun hauetan. LH 3ko lagunek ipuinaren astean  3 antzerki  eskeini zizkiguten eta Txanogorritxo eta otsoaren antzerkian ezustekoa hartu genuen txanogorritxo “gazitoa” zela ikusi genuenean. Guk otsoa gaiztoa zela uste genuen baina hala al da? Ipuinetakoak eta benetakoak antza al dute? Galdera hauei erantzun asmoz otsoaren proiektuari hasiera eman genion. Jadanik etxetik informazioa jasotzen hasiak gara. Ez gara otsoei buruzko ipuinak entzuteaz aspertzen. Jarraitu dezagun horrela!

HH3

ORIO

Kaixo familia!

Gaur Oriora joan gara HH 3, 4 eta 5 urteko gelakoak. Eguraldia lagun irteera ezin hobea izan da. Inguru naturalarekin harremana lagun artean, horixe izan da gure irteeraren helburu nagusia. “Busa-busa-busa autobusa!, Orio petrolio eta Esperantza o-e, esperantza o-e! oihupean iritsi gara Oriora “irizar” autobusean. Motxila bizkarrean hamaiketakoa eta bazkaria dugula  tipi-tapa abiatu gara hondartza aldera lehenik ahateei, oiloei eta antzarrei ogia eman ondoren. Hondartza ondoko parkean berriz ezin hobeto ibili gara. A ze gozatua! Datorren urtean berriz!

HH3

AZKENEAN!

Arratsalde on familia!

Dagoeneko jakingo duzue gure gelan beldarrak ditugula  baina ez da hain erraza izan hau lortzea. Jarraian kontatuko dizuegu:

Iaz gelan izan genituen tximeleten arrautzak gelara ekarri genituen. Urte bete armairuan gorde ondoren hozkailuan sartu behar izan genituen. Zergatik? Bada, gure beldarrek masustaondoko hostoak besterik ez dituztelako jaten eta jaiotzen hasi zirenean oraindik zuhatzek ez zituztelako hostorik. Prozesua geldiarazteko hozkailuan sartu genituen.

Aste Santuak ondoren, behin hostoak hasita, arrautzak atera genituen hozkailutik. Eta horrela, itxaron eta itxaron, itxaron eta itxaron kezkatu ginen arte. Ez ziren jaiotzen gure beldarrak. Galdezka hasi ginen eta jakin genuen berotasuna behar izaten dutela eta  horregatik ideia ezberdinak izan genituen:  berogailuan jarri, Valentzira joan ( han beroa egiten omen du)… . LH 4. mailakoen gelara joan ginen haiek ere beldarrak baitituzte eta hara zer ezustekoa! Haien gelan beldar batzuk jaio ziren. Egia esan gela hartan gurean baino bero gehiago egiten zuen. Esperimentu bat egitea pentsatu genuen: Arrautza batzuk berogailu gainean jarri eta besteak bere horretan utzi. Eta ba al dakizue zer gerrtatu zen? Bada bai berogailu gainean zeudenak baita bere horretan utzi genituenak ere jaio zirela. Konturatu ginen pasientzia pixkat ere behar genuela, bakoitzak bere denbora behar izaten duelako.

Beldarrak oso oso txikiak dira baina mikroskopio digitalari esker oso ondo ikusten ditugu. Burua, bularra, sabela, hankak, hanka faltxuak… Ea beldarren prozesu osoa ikusteko denbora dugun udako oporrak etorri aurretik. Tori argazki batzuk.