HH3

Zizareak nola zaindu?

Arratsalde on!

Zizareak lupa bidez ikusi nahi eta gelara ekarri ditugu. Gelan hil egiten zaizkigu. Nola zaindu behar ditugu? Liburutegira joan gara informazio bila eta lurrean dauden sustantzia txiki-txikiak jaten omen dituzte. Baratzera joan gara Axiri laguntza eske. 

Axik lurra emango zigula pentsatzen genuen baina lurra eman ordez zizareentzat etxe bat egitea proposatu digu. Zizareek behar duten guztia izango dute etxean. Dagoeneko denon artean zizareentzat  etxea egitea lortu dugu.

 

 

 

HH3

BARATXURIAK LANDATZEN

Arratsalde on familia!

Zer moduz zaudete?

Dakizuen modura ” Landareak landatzen” proiektua hasi dugu  HH 3Ako  gelan.

Gau beltza ospatzeko kalabazak ustu genituen eta haziak landatzea pentsatu genuen. Hazi haietatik landareak atera zaizkigu eta baratzera eramatea pentsatu dugu.  Atzo eskolako Axirengana, baratzako arduradunarengana joan ginen. Kalabazak ez omen dira garai honetan landatzen esan zigun Axik. Hala ere, beste proposamen bat bidali digu: Baratxuriak landatzea. Prozesu guztia ikusteko irrikitan gaude. Etxetik jada ekarri ditugu baratxuri aleak. Zer gertatuko ote da?

HH3

GAU BELTZA

Gabon, familia:

Ostiralean Gau Beltza ospatu genuen gure eskolan. Gure linternak eskuetan hartu eta irrika handiz gelan sartu ginen. Emozioz betetako eguna izan zen. Ez zen sorpresarik falta izan eta jolasaren bidez gure beldurrak uxatzen saiatu ginen. Karetak, aurpegi margoketa eta begiak zabalik, belarriak adi eta ixiltasunean Gaxuxaren itzal antzerkia ikusteko aukera ere izan genuen. Ez zen musika eta dantza falta izan Arimen gaua ospatzen ari ginen eta! Klikatu, klikatu jarraian !