Ostiralean, Orioko irteera izan genuen. Autobusean pozik joan ginen kantatuz. Egundoko eguna pasa genuen; ahateei jaten eman ondoren hamaiketakoa egin, eta hondartzako parketan emozio ugari bizi izan genituen. Etxerakoan, askok lo hartu genuen, eta gainontzekoak “Xalala riki-riki” edo “Perez xaguxoa…” bezalako abestiak kantatuz iritsi ginen Getariara. Jarraian, gure abenturaren argazki sorta erakusten dizuegu. Ondo pasa!
Kategoria: HH4
GURE ZIRKU MAGIKOAREN EMANALDIA
Gaur egun oso berezia bizi izan dugu gure eskolan… “Gure zirku magikoa” 🎪✨emanaldia egin dugu!!!
4 urteko ikasleek ilusio handiz prestatu duten zirku magikoa azkenean iritsi da. Egun hauetan zehar, gure artista txikiek gogoz lan egin dute: bakoitzak bere jantzia prestatu du, emanaldia antolatu dute eta xehetasun guztiak entseatu dituzte dena primeran ateratzeko.
Eta gaur… heldu da egun handia!
Emanaldia hasi aurretik, prestaketa une berezi batez gozatu dugu: makillaje saioa, jantziak jartzea eta azken entsegu txiki bat, urduritasuna baretu eta giroa emozioz betetzeko.
Eskerrak eman nahi dizkiegu LH6ko Goiatz, Naiara, Libe eta Mareni. Ikasleak makilatzen eta janzten lagundu digutelako!!!
Ikusle gisa, 2, 3 eta 5 urteko ikasleak etorri dira, eta oso gustura jarraitu dute ikuskizuna. Haien barreak, txaloak eta harridura aurpegiak izan dira, zalantzarik gabe, gure artisten saririk onena.
Oholtza gainean, akrobata bikainak, malabarista trebeak, mago harrigarriak, lehoi ausartak haien domatzaileekin, pailazo dibertigarriak… eta baita krispeten saltzaileak ere! 🍿
Dena primeran atera da, eta ezin harroago gaude haiekin.
Txalo zaparrada handi bat gure “Gure zirku magikoa”-ko artista guztientzat! 👏🎭
Beheko estekan sakatuz, ZIRKUAREN EMANALDIA ikusgai duzue:
TXITAK JAIO DIRA GELAN
Ikasle bati olentzerok inkubadora oparitu ziola aprobetxatuz, gelara ekarri eta arrautzetatik txitak nola jaiotzen diren ikusteko aukera izan dugu. 21 egunez inkubadoran egon ostean txitak jaio dira eta a ze festa daukagun gelan! Nahiko lan badaukagu beraien kutxa garbitu eta txitak elikatzen, baina horrela, zaintza ere lantzen dugu. Azkar asko hazten ari dira, gustura dauden seinale.
Beheko esteka honetan arrautza nola puskatzen dan eta txitoa jaiotzen ikusgai duzue:
KRISTINA-ENEA PARKERA IRTEERA
Joan den ostiralean Kristina Enea parkera joan ginen txangoan. Haur batzuek, “Pistina Enea” deitzen zioten, eta horrek barre ugari eragin zizkigun ibilaldian zehar. Eguraldi ona izan genuen, eta horri esker naturaz lasai gozatzeko aukera izan genuen. ☀️🌳
Parkean zehar ibiltzen ginela, paumak, ahateak eta zuhaitz mota ugari ikusi genituen; ehunka zuhaitz desberdin! Gure ingurua behatzen aritu ginen eta naturari buruz gehiago ikasteko aukera izan genuen.
12:00etan “Eta zu nongoa zara?” tailerrean parte hartu genuen. Jarduera honetan hainbat animaliaz mozorrotu ginen: dortokak, kanguruak, jirafak, pinguinoak eta krokodiloak. 🐢🦒🐧🐊 Tailerrari esker animalia bakoitzaren jatorria ezagutu genuen eta haiei buruzko hainbat bitxikeria interesgarri ikasi genituen.
Ondoren, parkearen ondoan dagoen zelai batean bazkaldu genuen. Han atseden hartu, jolastu eta elkarrekin une atseginak partekatzeko aukera izan genuen. 🧺🌱
Eguna amaitzean autobusez itzuli ginen Getariara. Oso nekatuta iritsi ginen, baina aldi berean pozik, egun horretan bizitako eta ikasitako guztiarekin. 🚌😊
“ZIRKU MAGIKOA” PRESTATZEN
Kaixo familia:
Mimoen mozorroak egiten eta jaialdirako dantzan entseguekin hainbeste gozatu dugunez, zirku bat prestatzera animatu garela. Malabaristak, trapezistak, magoak, domatzaileak, lehoiak, palomita saltzaileak…..guztiak dute tokia gure ZIRKU MAGIKOAN. Iada hasiak gara mozorroak eta zenbait entsegu egiten….
Beheko estekan klikatuz, prestaketa lanen bideoa ikusgai duzue!
ARGI BELTZA
Ostiralean ARGI BELTZA tailerraz gozatu genuen. Gure ikasleak, gelak ilunak ikusterakoan, sorpresa galantarekin topatu ziren. Elementu txuriek, naiz fosoforitoek, argi berezia eta desberdina eskeintzen ziguten. Tenpera, plastilina, margo, makillaje eta mozorro fosforitoekin zentzumen espazio honetan MUNDU MAGIKO batean murgiltzeko aukera izan genuen.
MIMOAK GARA GU!!!
Gaur Inauteri eguna ospatu dugu. HH4koak mimoen mozorroak jantzi, aurpegiak margotu, osagarriak ipini eta kiroldegira dantzara joan gara.
Gora Inauteriak eta gora mimoak!
ONDO PASA NEGUKO OPORRAK!
-ENEEEE MARI DOMINGI, IKUSTEN AL DITUN UME EDER HAUEK?
-BAI OLENTZERO, A ZE UME JATOR TA EDER ASKUAK!
-HARTUKO NIKEN HAUEN INDAR ETA NERBIYUA GARAI HAUETAKO!
-TIRA TIRA POTXOLO, GU´RE UAINDIK BAZAKAGUK INGURUAK ASTINTZEKO GARRA!
-HARA, ARGAZKIYA NAHIKO DITINE HAUEK E. AIZU, TA IRAKASLEK E EZ DAKAE BA ITXURA MAKALA…
-IKATZA OLENTZERO! HAUEI ZAKUKA IKATZA BAKOITZAI!
EGUNEKO ZENTRORA BIXITA
Getariko eskolatik eguneko zentrora paseotxo bat baino ez dago, erraz egin daitekeena. Zeinen gertu gauden distantzian, urrutixeago urteetan barrena, ta ziurrenik, urrunegi eguneroko martxan. Etxera iritsitakoan, amari besarkada bat eman eta “maite zaitut” esateko esan dio Domingak haur bati eskuetatik helduta. 97 urte ditu eta berak badaki guk oraindik ikasteko dauzkagun gauza asko. Elkarrekin abestu dugu, eta bingoan jolastu, eta oso gertu sentitu gara, lau urteko haurrak eta noizbait lau urteko haur izan zinetenak. Momentua bizitzeko esan digute, ez egoteko ostiralaren zain poz hori gureganatzeko, beti dela orain, eta horrek inporta duela.
Eskerrik asko Teresa, Juan, Rosario, M.Angeles, Lore, Josefa, Eugenia, Dominga eta Josefina une goxo honengatik. Aurrerantzean, gertu izateaz gain, hurbil sentitu nahi zaituztegu, hoixe baietz!
URDINEKIN GETARIA EZAGUTZEN!!
Kaixo familia
Bukatu dugu iada Urdinen proiektua! Urdin ez omen da eskolara bueltatuko…aske bizi nahi du! Hori dela eta, gu joango gara noizean behin bera bixitatzera. Proiektu honekin, gure herriko bazterrak ezagutzeko aukera ederra izan da!!
Mila esker famili guztiei, proiektu honetan eskeinitako zuen laguntzagatik.
Bideoa ikusi ahal izateko, beheko irudian sakatu!















































