HH3

BARATXURIAK LANDATZEN

Arratsalde on familia!

Zer moduz zaudete?

Dakizuen modura ” Landareak landatzen” proiektua hasi dugu  HH 3Ako  gelan.

Gau beltza ospatzeko kalabazak ustu genituen eta haziak landatzea pentsatu genuen. Hazi haietatik landareak atera zaizkigu eta baratzera eramatea pentsatu dugu.  Atzo eskolako Axirengana, baratzako arduradunarengana joan ginen. Kalabazak ez omen dira garai honetan landatzen esan zigun Axik. Hala ere, beste proposamen bat bidali digu: Baratxuriak landatzea. Prozesu guztia ikusteko irrikitan gaude. Etxetik jada ekarri ditugu baratxuri aleak. Zer gertatuko ote da?