HH3

Aupa Lierni, Maddi eta osaba Mikel!

Kaixo familia:

Arratsalde bikaina igaro dugu gaurkoan. Bisita ezin hobea! Lierni, Maddi eta Mikel etorri dira gure eskolara. Harrijasotzaileak dira eta azalpen ugari eskaini dizkigute. Harriak jasotzeko erabiltzen dituzten arropak erakutsi dizkigute, zer jaten duten, nola jasotzen dituzten harriak, zer harri motak jasotzen dituzten…. Bertatik ikusteko aukera paregabea izan dugu. 

Ideia asko jaso ditugu gure iñauteriak prestatzeko. Beraien modura harriak jasotzen saiatu gara. 50 kiloko harria ezin izan dugu mugitu ere egin! A zer nolako pisua!!

 

Mila-mila esker Lierni, Maddi eta Mikel.

Plazan ikusiko dugu elkar!

 

HH3

Iñauteriak prestatzen

Kaixo lagun:

Iñauteriak ate joka ditgu eta jo ta ke lanean gabiltza gure iñauteriak prestatzen. Harrijsotzaileak izango gara eta mozorroa eta harriak prestatzeaz gain dantza emanaldia prestatzen ari gara.