Egun on, familia!
Gaurko egunean itsasoko animaliak izoztuta topatu ditugu. Nola sartu dira? Nola irtengo dira?
Esperimentatuz, sentsazioak biziz, bakarrik eta elkarrekin ondo pasa dugu!
Egun on, familia!
Gaurko egunean itsasoko animaliak izoztuta topatu ditugu. Nola sartu dira? Nola irtengo dira?
Esperimentatuz, sentsazioak biziz, bakarrik eta elkarrekin ondo pasa dugu!
Familia agurgarriak,
Datozen asteetan, gure 3 urteko geletan itsas munduari buruzko proiektu zirraragarri batean murgilduta ibiliko gara. Gure lagun batek itsas izar lehortu batzuk ekarri zituenean hasi zen dena. Galdera handi bat sortu zen gelan: Uretan jarriz gero, berpiztuko al dira?
Haurren jakin-minetik abiatuta, itsasoaren misterioa esploratuko dugu: itsas izarrak eta beste itsas animaliak nola bizi diren ikasiko dugu, haien bizilekuak ezagutuko ditugu eta jarduera berezi bat ere prestatuko dugu… Donostiako Aquariumera irteera!
Dagoeneko etxetik materiala jasotzen ari gara. Mila-mila esker!