HH3

Acuariumera irteera zoragarria!

Kaixo familia!

Gaur egun berezia izan dugu eskolan! 3 urteko gelako ikasleok, 4 eta 5 urtekoekin batera Acuariumera joan gara itsasoko animaliak gertutik ezagutzeko. Goizean, autobusean igo gara emozioz beteta, eta Donostiara iristean, abentura hasi da!

Acuariumen itsasoko animalia asko ikusi ditugu: arrain koloretsuak, marrazoak, manta arrainakā€¦ Bakoitzak txartel bat  eraman dugu soinean, eta bertan agertzen zen animalia aurkitzen saiatu gara. Ia denak topatu ditugu, baina batzuk ez… Adibidez, benetako balearik ez dugu  ikusi,  baina bere hezurrak bai!

Edurne itsas zaldiak  ikusteko irrikitan zegoen, eta zorionez, horiek topatu ditugu! Eskolan lantzen ari garen  itsas izarrak ere ikusi ditugu. Horietako bati bi beso falta zitzaizkionā€¦ Zer gertatu ote zaio? Eta orain zer gertatuko zaio? Galdera asko sortu zaizkigu!

Acuariumeko bisita amaitzean, Zarauzko Salbide parkera joan gara bazkaltzera eta ondoren elkarrekin jolasten primeran pasatu dugu. Arratsaldean, nekatuta, baina oso pozik  bueltatu gara eskolara.

Egun ahaztezina izan da! Non izango da gure hurrengo abentura?