HH3

Beldarrak gelan

Kaixo familia!

Zer moduz doaz oporrak?

Udaberriko oporrak hartu aurretik laguntxo berri batzuk izan genituen gelan. Iaz gure gelan egon ziren lagunek tximeletak izan zituzten gelan. Hauek arrautzak ipini zituzten eta andereñoak gorde egin zituen. Aurten gelara ekarri dituenean honako galdera egin du: Zer uste duzue jaioko direla arrautzetatik? eta erantzuna hauxe izan izan da: Tximeletak!! Arrautzetatik ordea, ez dira tximeletak jaio, beldar nimiño batzuk baizik. Badakigu Masustaondoko hostoak jaten dituztela eta eskola aurreko parkera joan gara beldarrentzat hosto bila. Opor egunetan etxean jarraitu dugu beldarrak elikatzen eta dagoeneko ez dira hain nimiñoak. Zer gertatuko ote da orain?

 

 

HH3

Mollara irteera

Kaixo familia:

 

Gaur 3 urteko ikasleok mollara irteera egin dugu! Poliki-poliki eskolatik abiatu gara moilaruntz   eta egia esan, nahiko nekatu bueltatu gara … baina merezi izan du!

Lehenengo geldialdia arraindegian egin dugu. Han bisiguak, antxoak, berdelak, bullak,  langostak… ikusi ditugu gertutik. Itsasoko animaliak gertutik ikusi ditugu!

Gero sare konpontzaileekin  egon gara, sareak konpontzen ikusten. Gu ere saiatu gara sareak konpontzen!  A zer lan fina egiten duten! Azkenik, bapore batetik sareak jasotzen ikusi ditugu, baina gaur ez dute arrainik harrapatu… Hala ere, esperientzia zoragarria izan da!

Irteera honekin proiektuari amaiera eman diogu, eta orain… udaberriko oporrak iritsi dira! Atseden pixka bat hartzeko unea da.

Ondo pasa eta laster arte!

HH3

“Itsas izarretik Acuariumera” proiektua amaitzen! 🌊⭐

Kaixo familia!

“Itsas izarretik Acuariumera” proiektua amaitzen gaude! 🌊⭐

 Azken hilabetean lan bikaina egin dugu “Itsas izarretik Acuariumera” proiektuarekin. Itsasoko bizitzari buruz ikertu, marraztu, istorioak sortu eta esperientzia aberasgarri asko bizi izan ditugu elkarrekin.

Orain, proiektuari amaiera polita emateko, bideo berezi bat prestatu dugu gure  ahotsak protagonista direlarik. Bertan, gure ikaskuntzak eta bizipenak entzuteko aukera izango duzue — itsas izarretik hasi eta Donostiako Aquariumera egin dugun bidaia txiki honi errepasoa eginez. 🐠🐚

Gonbidatuta zaudete bideoa ikustera!

 

Klika! klika!

 

Klika berriz!