HH4

URDINEKIN GETARIA EZAGUTZEN!!

Kaixo familia

Bukatu dugu iada Urdinen proiektua! Urdin ez omen da eskolara bueltatuko…aske bizi nahi du! Hori dela eta, gu joango gara noizean behin bera bixitatzera. Proiektu honekin, gure herriko bazterrak ezagutzeko aukera ederra izan da!!

Mila esker famili guztiei, proiektu honetan eskeinitako zuen laguntzagatik.

Bideoa ikusi ahal izateko, beheko irudian sakatu!

 

HH4

BARATZARA!!!!

Aste honetan, Ekhi-ren baratzara joan gara. Bere amak Urdin perikitoaren lumak aurkitu zituen han, eta gonbidatu gintuen ea perikitoa  inguruan zegoen ikustera. Ez genuenez ikusi eta lan asko zegoenez egiteko, Edurnek, Ekhiren amak, lan-taldeetan antolatu gintuen: batzuk babarrunak biltzen aritu ziren, beste batzuk haiek zuritzen, talde batek piper eta alberjinak biltzen zituen, beste batek tomateak, beste batek kalabazak, eta azken taldeak barraskiloak hostoetatik kentzen ibili zen. “Mamu” txorimaloak, egiten genuen  guztia ikusten egon zen uneoro!!!

Lan asko egin  baina zein gustura ibili ginen bakoitza gure zereginetan!!!

Mila esker Edurne!!!

Beheko argazkian sakatu ezkero, bideoa ikusgai duzue.