Gaur egun oso berezia bizi izan dugu gure eskolan… “Gure zirku magikoa” 🎪✨emanaldia egin dugu!!!
4 urteko ikasleek ilusio handiz prestatu duten zirku magikoa azkenean iritsi da. Egun hauetan zehar, gure artista txikiek gogoz lan egin dute: bakoitzak bere jantzia prestatu du, emanaldia antolatu dute eta xehetasun guztiak entseatu dituzte dena primeran ateratzeko.
Eta gaur… heldu da egun handia!
Emanaldia hasi aurretik, prestaketa une berezi batez gozatu dugu: makillaje saioa, jantziak jartzea eta azken entsegu txiki bat, urduritasuna baretu eta giroa emozioz betetzeko.
Eskerrak eman nahi dizkiegu LH6ko Goiatz, Naiara, Libe eta Mareni. Ikasleak makilatzen eta janzten lagundu digutelako!!!
Ikusle gisa, 2, 3 eta 5 urteko ikasleak etorri dira, eta oso gustura jarraitu dute ikuskizuna. Haien barreak, txaloak eta harridura aurpegiak izan dira, zalantzarik gabe, gure artisten saririk onena.
Oholtza gainean, akrobata bikainak, malabarista trebeak, mago harrigarriak, lehoi ausartak haien domatzaileekin, pailazo dibertigarriak… eta baita krispeten saltzaileak ere! 🍿
Dena primeran atera da, eta ezin harroago gaude haiekin.
Txalo zaparrada handi bat gure “Gure zirku magikoa”-ko artista guztientzat! 👏🎭
Beheko estekan sakatuz, ZIRKUAREN EMANALDIA ikusgai duzue:



















