Kaixo familia!
“Itsas izarretik Acuariumera” proiektua amaitzen gaude! πβ
Azken hilabetean lan bikaina egin dugu “Itsas izarretik Acuariumera” proiektuarekin. Itsasoko bizitzari buruz ikertu, marraztu, istorioak sortu eta esperientzia aberasgarri asko bizi izan ditugu elkarrekin.
Orain, proiektuari amaiera polita emateko, bideo berezi bat prestatu dugu gure ahotsak protagonista direlarik. Bertan, gure ikaskuntzak eta bizipenak entzuteko aukera izango duzue β itsas izarretik hasi eta Donostiako Aquariumera egin dugun bidaia txiki honi errepasoa eginez. π π
Gonbidatuta zaudete bideoa ikustera!