Kaixo familia:
Gaur 3 urteko ikasleok mollara irteera egin dugu! Poliki-poliki eskolatik abiatu gara moilaruntz eta egia esan, nahiko nekatu bueltatu gara … baina merezi izan du!
Lehenengo geldialdia arraindegian egin dugu. Han bisiguak, antxoak, berdelak, bullak, langostak… ikusi ditugu gertutik. Itsasoko animaliak gertutik ikusi ditugu!
Gero sare konpontzaileekin egon gara, sareak konpontzen ikusten. Gu ere saiatu gara sareak konpontzen! A zer lan fina egiten duten! Azkenik, bapore batetik sareak jasotzen ikusi ditugu, baina gaur ez dute arrainik harrapatu… Hala ere, esperientzia zoragarria izan da!
Irteera honekin proiektuari amaiera eman diogu, eta orain… udaberriko oporrak iritsi dira! Atseden pixka bat hartzeko unea da.
Ondo pasa eta laster arte!