Azken asteetan “Cat on the mat” ipuina landu dugu eta gure ikasleek primeran ikasi dute bai ipuina eta baita abestia ere.
Hementxe dituzue etxean elkarrekin ikus eta abestu ditzazuen.
See you soon!
Azken asteetan “Cat on the mat” ipuina landu dugu eta gure ikasleek primeran ikasi dute bai ipuina eta baita abestia ere.
Hementxe dituzue etxean elkarrekin ikus eta abestu ditzazuen.
See you soon!
Kaixo familia
Bukatu dugu iada Urdinen proiektua! Urdin ez omen da eskolara bueltatuko…aske bizi nahi du! Hori dela eta, gu joango gara noizean behin bera bixitatzera. Proiektu honekin, gure herriko bazterrak ezagutzeko aukera ederra izan da!!
Mila esker famili guztiei, proiektu honetan eskeinitako zuen laguntzagatik.
Bideoa ikusi ahal izateko, beheko irudian sakatu!
Dagoeneko amaitu dugu ingeleseko lehen proiektua: THE BALLOON. Oso gustura aritu gara istorioa antzezten eta abestia dantzatzen. Hementxe duzue abestiaren esteka zuen seme alabekin etxean abestu dezazuen: The balloon-song
Bye bye!!
Aste honetan, Ekhi-ren baratzara joan gara. Bere amak Urdin perikitoaren lumak aurkitu zituen han, eta gonbidatu gintuen ea perikitoa inguruan zegoen ikustera. Ez genuenez ikusi eta lan asko zegoenez egiteko, Edurnek, Ekhiren amak, lan-taldeetan antolatu gintuen: batzuk babarrunak biltzen aritu ziren, beste batzuk haiek zuritzen, talde batek piper eta alberjinak biltzen zituen, beste batek tomateak, beste batek kalabazak, eta azken taldeak barraskiloak hostoetatik kentzen ibili zen. “Mamu” txorimaloak, egiten genuen guztia ikusten egon zen uneoro!!!
Lan asko egin baina zein gustura ibili ginen bakoitza gure zereginetan!!!
Mila esker Edurne!!!
Beheko argazkian sakatu ezkero, bideoa ikusgai duzue.
Aurpegiak margotu, kalabazak hustu, kandelak piztu, hamaiketako beldurgarria prestatu…eta argi eta itzalekin batera dantzatu dugu!!! Ohitura zaharrak berreskuratuz, ederki pasa dugu Gau Beltza ospatzen!!!
Beheko irudian sakatu ezkero, bideoa ikusgai duzue!!!
Gaurkoan jo eta su ibili gara Afrikako Malik-en ipuinan landutako abestiak gogoratzen, honako hauek dira etxean entzun eta goxatzeko:
-Ghanatik, Kokoleoko
-Kinsashatik, Olélé
-Gorputz perkusioarekin, Simama Kaa
-Eta Kamerunetik, Make Tume Papa
Hemen gelako giroaren zatitxo bat!
Lurrean ere, Afrikako eguzki beroa irudikatu dugu Eguzki Politena abestia abestuz:
Arraultz formako marakatxoekin berriz, Tarantella Napoletanaren erritmoa primeran eraman dute gure HH4ko artista hauek. Gora musika!