LH6ko ikasleek Komunitaterako Proiektuaren barruan, lan zoragarri bat burutu dugu: ipuin klasikoak birmoldatu ditugu gaur egungo ikuspegitik eta amaieran asmakizun dibertigarriak gehitu dizkiegu.
Behin ipuinak prest izan ditugunea, LH2ko ikasleen gelara joan gara hauek irakurtzera, ahozko kontakizunaren magia biziberrituz.
Ekimen honekin irakurzaletasuna, sormena eta belaunaldien arteko harremana sustatu nahi izan ditugu, giro goxo eta parte-hartzailean. EDERKI PASA GENUEN!!!