LH4

Miren Agur Meabe Eskolan

Idazleak gelan programaren barruan, gaur Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra izan da Herri Eskolan. Laugarren mailako ikasleak HHko atari itxian elkartu gara eta arratsalde ederra pasatu dugu.

Bihotzak dun-dun irakurria eta landua genuen aurrez, eta hainbat galdera genituen Miren Agur Meaberi egiteko. Liburu horretaz gain, Katta, idazle izatearen hainbat kontuz, poesiaz, Euskaltzain Oso izendatu izanaz eta bete hainbat kontuz jardun dugu. Gogotsu erantzun dizkigu galdera guztiak, patsadaz, eta arratsaldea airean pasatu zaigu!

Zure poesiak eta ipuinak  irakurtzen jarraituko dugu gelan, ahots gora, ahots behera, kanpora eta barrura… Eskerrik asko, Miren Agur!

LH4

Materia eta energia

Opor aurreko azken proiektua materia eta energiaren inguruan egin dugu. Materiaren propietateak aztertu eta esperimentuak egin genituen.

 

 

 

Ondoren, energia zer den eta nola erabiltzen dugun hausnartu genuen.  Herrian sortu den “Itsasargi” kooperatibaren berri ere jaso genuen Mikel Muñoaren eskutik. Eskerrik asko, Mikel! Gure etxeetako energia kontsumoaren inguruko hausnarketa egiteko aukera bikaina izan da!

Energiarekin lotuta “Lego We Do” materiala ezagutu dugu. Legoak eraikitzen ibili gara baina gure eraikuntzak programatuz ere egin ditugu. Asko ikasi dugu eta oso-oso gustura aritu gara.

LH4

Su eta Gar

Hiruhileko honetan unibertsoa landu dugu eta gauza asko ikasi ditugu. Hainbat ekintza burutu ditugu:

  • Eureka Zientzia Museora bisita.

  • Itziar Garate zientzialaria Eskolara etorri zen eta zalantza pila bat argitu zizkigun. Ordutik hona zerura begiratzean xehetasun asko ikusten ditugu.

  • Planeten inguruko aurkezpenak prestatu, eta 2. mailako ikasleak gelara gonbidatu genituen. Beraiek ere eguzki-sistemaren inguruko proiektua zuten esku-artean eta oso aberasgarria izan zen jarduera.

 

 

 

 

Hemen dituzue argazki gehiago: https://hezkuntza.sharepoint.com/:f:/s/012073iturzaetahlhi/Eq_SFXGp5LJLvXt7lxoHC_cBAB-1ij6Fb_sltnI8FN_djQ?e=CbSMSZ