LH6·Sailkatu gabea

SARE SOZIALAK ETA PRIBATUTASUNA

Otsailaren 5ean Maitane Ormazabal Esnaola psikologoaren hitzaldia izan dugu, sare sozialen erabilerari buruzkoa.

Gure datuak nola erabiltzen diren azaldu digu, eta pribatutasuna zaintzeko kontuan hartu beharreko hainbat gomendio eman dizkigu.

Arreta handiz jarraitu diogu eta asko ikasi dugu, besteak beste, bi kontzeptu berri:

  • “Ahaztua izateko eskubidea” pertsona batek Interneten bere inguruko informazioa kentzeko duen eskubidea da, bere pribatutasuna babesteko.
  • “Canal prioritarioa” plataformek eskaintzen duten bide azkarra da, batez ere adingabeei kalte egiten dieten edukiak lehenbailehen ezabatzeko.

Argibide gehiago ere eman dizkigu: 

 

 

 

 

MILA ESKER, MAITANE!

 

LH6

ELKARTASUNA MARTXAN

Azken egunotan, Caritaseko kideak eskolara etorri dira egiten duten lanaren berri ematera, eta oso interesgarria izan da haien borondatezko jarduera gertutik ezagutzea.

Gaur, Caritasen lokalera  joan gara, haien eguneroko antolaketa eta lana bertatik bertara ikustera. Gainera, azokan bildutako dirua haiei ematea erabaki, herrian bertan laguntza behar dutenei bidera diezaieten.

Pozik eta harro gaude ekimen txiki honen bidez elkartasunean gure alea jarri ahal izan dugulako.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

 

LH6

BIGARREN ESKUKO AZOKA: MILA ESKER GUZTIOI!

Abenduan, 6. mailako ikasleok bigarren eskuko azoka antolatu genuen eskolan, eta benetan arrakasta handia izan zuen.

Lehenik eta behin, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu jostailuak, mozorroak, liburuak eta bestelako gauzak ekarri zizkiguten guztiei. Zuen ekarpenik gabe, azoka hori ez zen posible izango.

Era berean, eskerrik asko azokan erostera etorri zineten guztioi. Zuen parte-hartzeak giro ederra sortu zuen eskolan.

Pozik jakinarazi nahi dizuegu azokan bildutako diru guztia herriko erakunde bati bideratuko diogula. Horrela, elkartasun keinu txiki batekin, gure herrian laguntza behar dutenei ekarpena egin ahal izango diegu.

Eskerrik asko bihotzez parte hartu duzuen guztioi!

Sailkatu gabea

IRAILEKO KIROL EKINTZAK

Irailaren 22tik – 30ra 6. mailako ikasleok kirol ekintza ezberdinak burutu ditugu Zanbuka Guraso Elkarteak antolatuta. 

Primeran pasa dugu bai arraunean eta baita eskaladako saioetan ere.

Hona hemen hainbat argazki.

 

 

 

LH5·Sailkatu gabea

ZUHATZARA IRTEERA

Maiatzaren 8a eta 9a Zuhatzan igaro ditugu. Eguraldiak guztiz lagundu ez badigu ere, ederki ibili gara. 

Bertan, uretako ekintzetaz gain, frontoi, zelai eta bertako txokoetan zehar ibili gara jolasean eta gauean ere sorginkeri batzuk egin ditugu suaren bueltan.

Primeran pasa dugu!

 

 

 

Hona hemen ateratako argazki gehiago eta bideoak.

LH5

ANTXUA EGUNA

Aurten ere Antxua eguna ospatu dugu herrian eta Iturzaetatik LH5eko ikasleak kofradia bisitatzera joan gara maiatzaren 9an. 

Elkano Arrantzaleen kofradiara egindako bisitan eraikina bera ezagutzeko aukera izan genuen eta baita bertan egiten dutena ikusteko ere. Ondoren, txanoa eta mantala jantzirik, antxua garbitzeari ekin genion eta azkenik, kainaberak hartu eta arrantzara joan ginen.

Ikaragarri gozatu genuen eta gainera afaria ere eraman genuen etxera. 

Milesker etxean bezala sentiarazteagatik!

 

LH5·Sailkatu gabea

BISITA GURUTZE GORRIRA

Apirilaren 29an LH5-eko ikasleak Gurutze Gorriko lokala bisitatu genuen eta bertan ematen dituzten itsas salbamentuko eta anbulantzia zerbitzuak ezagutu genituen. 

Lehen sorospenen inguruan asko ikasi genuen eta lan izugarria egiten dutela konturatu ginen. Ikaragarri gustatu zitzaigun bisita. 

Eskerrik asko emandako harreragatik! Segi horrela!

 

LH5

5th level: comics

Alex eta As Suli-ren komikia landu eta gero, komikiaren hurrengo kapitulua asmatzea izan da gure azken proiektua. Lan polita izan da, binaka, hirunaka edo bakarrik egin dugu lan. Hementxe dituzue gure komikien argaziak

5A TALDEA:

5B TALDEA: