Abesti hau lantzen ari gara, etxean irakurri eta ikasi nahi aduzue, hemen daukazue link a eta letra,
LINK a:
ZUREKIN BATERA-ORERETA IKASTOLA
LINK a:
ZUREKIN BATERA-ORERETA IKASTOLA
Udaberrian gaudela eta, musikan bertso hauek ikasten ari gara.
Leihotik udaberriari: Leihotik udaberriari
Zapien laguntzaz Loreen melodia honekin dantza egin dugu. Zapiak erritmoa jarraituz airera bota ditugu eta tximeletak bezala aireratu dira, udaberria irudikatuz!
Eta entzuten ditugun musika tresna desberdinak bereiztu ditugu.
BEETHOVEN izan da landu dugun musikaria, eta bere biziari buruz
eta bere lan esanguratsuenei buruz aritu gara.
Irteeratxoa egin dugu eskolatik ez hain urruti. Leku berezia eta kuttuna getariar guztientzat: Balentziaga Museoa.
Balentziagaren azken bildumako soinekoak ikusi genituen ibilalditxo gidatu batean. Bertan, hainbat azalpen eman ziguten. Ondoren, ikusi eta ikasitakoa praktikan jarri genuen; gutariko bakoitzak kamiseta bat diseinatu eta sortu genuen azkeneko moda tendentziei jarraituz.
Gure gorputza eta honen funtzionamendua hobeto ezagutzeko aukera izan dugu proiektu honetan. Aparatu ezberdinak eta beraien funtzioak norbereganatu ditugu.
Gustora ibili gara ikasten eta eskulanak egiten!
Gipuzkoako historia araktzen ibili gara, dinosaurioen garaitik gaur egun arte. Garai ezberdinak ezagutu ditugu ipuinen bitartez eta garai bakoitzeko objektu adierazgarri batekin denboraren kaxa osatu dugu. Era berean, denbora-lerroan kokatu ditugu aro ezberdinak bakoitzaren ezaugarriekin.
Primeran pasa dugu denboran zehar bidaiatzen!
Eskola ondoko urmaelaren eraikuntzan parte hartu dugu. Esperientzia benetan polita izan da.
Hasteko, Aranzadi Elkartekoek urmaelera etor daitezkeen animalia ezberdinen berri eman digute.
Ondoren, atxurrak eta palak hartu eta burubelarri lanean hasi gara. Urmaelaren zuloko plastiko txuria lurrez estali dugu eta lur hori ondo ondo zapaldu. Primeran pasa dugu!
Astronauta jantziak jantzi, espaziuntzian sartu eta….. 3,2,1 espaziora abiatu gara!!
Gure galaxia ezagutu dugu eta Eguzki Sistemako hainbat bitxikeria ikasi ditugu.
«Getaria herri arrantzalea» proiektuan burubelarri lanean aritu gara eta proiektuarekin lotutako irteeren argazkiak partekatu nahi ditugu zuekin.
Kofradiara irteera:
Arraindegira irteera:
Gaiarekin lotuta hainbat eskulan ere egin ditugu:
Eta familiarteko bat gelara etorri zaigu bere esperientzia kontatzera: