LH3·Sailkatu gabea

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

Otsailaren 10 ean, Eureka! Zientzia museoa bisitatu genuen.

Lehenik, Eguzki-sisteman zehar bidaia luze bat egin genuen, Planetariumean film bat ikusiz.

Gero, hamaiketakoa jan genuen.

Ondoren, animalia desberdinen inguruan hainbat azalpen interesgarri eman zizkiguten. Hain zuzen, oihan tropikaletako sugeak, basamortuko muskerrak eta itsas arrain batzuk ezagutu, horiek errespetatzen eta zaintzen ikasi genuen.

Bestetik, erakusketa desberdinak ikusteko denbora ere izan genuen.

13:00tak inguruan bazkaldu egin genuen eta bazkaria bukatzean bertan zegoen parke batean jolasten ibili ginen.

Arratsaldean, museoan zehar libre ibili ginen.

Asko gustatu zitzaigun Eureka! museora egin genuen irteera. Bitxikeria asko ikasi genituen!!

 

LH2

ELKANOREN MUNDUBIRA

Aurten Elkanoren lehorreratzearen 500. urteurrena dela eta, gure azken proiektua Elkanoren mundubira izan da. Gertutiki bizi dugun gaia izanda, interes handiz murgildu gara proiektuan. 

Turismo bulegora joan gara bisita antzeztua ikustera. Bertan Juan Zubilletarekin topo egin genuen eta orain 500 urte bizitako abenturak kontatu zizkigun:

Gaiarekin lotuta, beste bisita bat ere izan dugu gelan: Marenen aitona Anton. «Gora Elkano» ereserkia abestu zigun.

Urtero bezala, Mater Fundaziokoen bisita ere izan dugu. Itsasoa nola zaindu eta garbi mantendu erakutsi digute.

Proiektuari amaiaera emateko, herritik zehar altxorraren bila jolasa egin dugu Elkanoren arrastoa jarraituz. Altxor berezia aurkitu dugu piraten parkean, merezitako saria!

 

LH2

LANDAREEN PROIEKTUA

Oso gustora ibili gara landareen proiektuarekin. Gela apaintzeaz gain, beste hainbat jarduera ere egin ditugu. Landareen unibertsoa ezagutu dugu era teorikoan eta praktikoan: 

 

Hainbat hazi ezberdin landatu ditugu: kalabaza, kalabazina, eguzkilorea, babarrunak…

Eskulanak ere egin ditugu:

Potato landarea ureztatzea eguneroko arduratzat hartu dugu ilusio handiz:

Bakoitzak aukeratutako bi landareren inguruko lanketa egin dugu, denon aurrean partekatu eta landareen liburuxka osatu dugu:

 

LH2

MUSIKA, ZUREKIN BATERA ABESTIA

 

Abesti hau lantzen ari gara, etxean irakurri eta ikasi nahi aduzue, hemen daukazue link a eta letra, 

LINK a:

ZUREKIN BATERA-ORERETA IKASTOLA

 

ZUREKIN BATERA

ZENBAT ALDIZ MARRAZTUKO NUKE

ZURE BESOETAN ETORKIZUNA.
ZENBAT ALDIZ AURKITUKO NUKE

 ZURE USAINAREN OROITZAPENA.
ZENBAT ALDIZ ITXARONGO NUKE

AURREZ AURRE EGOTEKO HITZORDUA.
EGUNAK HOBEAK BAITIRA ZUREKIN BATERA.

ZENBAT ALDIZ EMANGO NIZUKE

KAFE BAT HARTZEKO DUDAN DENBORA.
ZENBAT ALDIZ ASMATUKO NUKE

 ZUREKIN EGOTEKO AITZAKI BAT.
ZENBAT ALDIZ ENTZUNGO NITUZKE ZURE AHOTIK GURE ISTORIOAK.
EGUNAK HOBEAK BAITIRA ZUREKIN BATERA.

TA ELKARTUKO GARA BERRIRO, GURE BETIKO LEKUETAN,
ZABALDUKO DITUGU BESOAK, BESARKATUZ GURE ARIMAK.
TA AMESTUKO DUGU GAUEAN,

ORAINDIK GELDITZEN ZAIGUNA.
EGUNAK HOBEAK BAITIRA ZUREKIN BATERA,

 ZUREKIN BATERA

ZENBAT ALDIZ OSPATUKO NUKE

BEHAR DUDANEAN ZU HOR ZAUDELA.
ZENBAT ALDIZ ULERTUKO NUKE

ZURE BEGIRADETAN AHOLKU BAT.
ZENBAT ALDIZ ESANGO NIZUKE

BESTERIK GABE MAITE ZAITUDALA.
EGUNAK HOBEAK BAITIRA ZUREKIN BATERA.

 

musika

MUSIKA- UDABERRIA

Udaberrian gaudela eta, musikan bertso hauek ikasten ari gara.

Leihotik udaberriari: Leihotik udaberriari

 

Zapien laguntzaz Loreen melodia honekin dantza egin dugu. Zapiak erritmoa jarraituz airera bota ditugu  eta tximeletak bezala aireratu dira, udaberria irudikatuz!

Eta entzuten ditugun musika tresna desberdinak bereiztu ditugu.

LOREEN BALSA

BEETHOVEN izan da landu dugun musikaria, eta bere biziari buruz

eta bere lan esanguratsuenei buruz aritu gara.

LH2

BALENTZIAGA MUSEOA

Irteeratxoa egin dugu eskolatik ez hain urruti. Leku berezia eta kuttuna getariar guztientzat: Balentziaga Museoa.

Balentziagaren azken bildumako soinekoak ikusi genituen ibilalditxo gidatu batean. Bertan, hainbat azalpen eman ziguten. Ondoren, ikusi eta ikasitakoa praktikan jarri genuen; gutariko bakoitzak kamiseta bat diseinatu eta sortu genuen azkeneko moda tendentziei jarraituz.