musika

MUSIKA- UDABERRIA

Udaberrian gaudela eta, musikan bertso hauek ikasten ari gara.

Leihotik udaberriari: Leihotik udaberriari

 

Zapien laguntzaz Loreen melodia honekin dantza egin dugu. Zapiak erritmoa jarraituz airera bota ditugu  eta tximeletak bezala aireratu dira, udaberria irudikatuz!

Eta entzuten ditugun musika tresna desberdinak bereiztu ditugu.

LOREEN BALSA

BEETHOVEN izan da landu dugun musikaria, eta bere biziari buruz

eta bere lan esanguratsuenei buruz aritu gara.

LH2

BALENTZIAGA MUSEOA

Irteeratxoa egin dugu eskolatik ez hain urruti. Leku berezia eta kuttuna getariar guztientzat: Balentziaga Museoa.

Balentziagaren azken bildumako soinekoak ikusi genituen ibilalditxo gidatu batean. Bertan, hainbat azalpen eman ziguten. Ondoren, ikusi eta ikasitakoa praktikan jarri genuen; gutariko bakoitzak kamiseta bat diseinatu eta sortu genuen azkeneko moda tendentziei jarraituz.

LH2

GURE GORPUTZA

Gure gorputza eta honen funtzionamendua hobeto ezagutzeko aukera izan dugu proiektu honetan. Aparatu ezberdinak eta beraien funtzioak norbereganatu ditugu. 

Gustora ibili gara ikasten eta eskulanak egiten!

LH2

DENBORAREN KAXA

Gipuzkoako historia araktzen ibili gara, dinosaurioen garaitik gaur egun arte. Garai ezberdinak ezagutu ditugu ipuinen bitartez eta garai bakoitzeko objektu adierazgarri batekin denboraren kaxa osatu dugu. Era berean, denbora-lerroan kokatu ditugu aro ezberdinak bakoitzaren ezaugarriekin. 

Primeran pasa dugu denboran zehar bidaiatzen!