LH4

ASKIZURA IRTEERA

Ikasturteari amaiera goxo bat emateko, ekainaren 17an, astelehena, Askizura joan ginen goiz pasa. Eguraldi ederra izan genuen eta hainbat jolas egiteko aukera izan genuen. 

Irteera honetako argazki sortarekin batera, agurra emateko garaia iritsi zaigu. Bi ikasturtetan zehar zuen seme-alaben bidelagun izan gara eta orain etapa berri bati ekingo diogu bai beraiek eta baita guk ere.

Pozik bizi eta zorte on!!

Kotxi eta Ainhoa.

 

Sailkatu gabea

TXIKI PODCAST BERRIA!

KAIXO ENTZULE!

Hemen dugu gure eskolako bigarren podcasta!

Oso ondo pasa dugu saio hau prestatzen. Bertan txiste, asmakizun, informazio interesgarri eta elkarrizketa berezia topatuko dituzue.

Ez galdu ikus-entzun tailerreko ikasleok egin dugun lan eder hau!

LH4

LASTURREKO TXANGOA

Maiatzaren 9 tik 10era Lasturrera joan ginen txangoa egitera. Eguraldiak lagundu zigun eta primeran pasa genuen hainbat ekintza eginez: zaldiketa, espeleologia, gaubela, pijama festa… Antolatutakoaz gain, ez genuen aspertzeko aukerarik izan, lagunartean jolasean gustura arituz. 

Hemen dituzue oroigarri gisa hainbat argazki:

 

LH4

ALAINE AGIRREREN BISITA

Ostiralean, hilaren 26an, «Idazleak Ikastetxean» programaren barruan, Alaine Agirre idazlearen bisita izan genuen eskolan. 

Aurrez, bere hainbat ipuin irakurri genituen eta bere biografiaz informatu ginen. 

 Hainbat galdera egin genizkion ordubeteko saioan eta gustora entzun genituen bere azalpenak.

Bukaeran, liburu bat oparitu zigun eskolako liburutegirako. Etorkizuneko idazle izateko hainbat aholku ere jaso genituen!!

LH4

SAN ANTONERA IRTEERA

 Gaur, apirilak 24, San Antonera joan gara goiz-pasa egitera, naturaz gozatu eta hau aztertzeko. Bertako zuhaitz ezberdinak identifikatu ditugu (bertakoak eta inbaditzaileak), txorien kantuak entzun eta zeinenak diren bereiztu ditugu eta bertan aurki daitezkeen animalia ornodunen inguruan hitz egin dugu: ugaztunak, narrastiak, hegaztiak eta anfibioak. 

Ondoren, atsedenaldi bat egin eta parkean hamaiketakoa egin dugu. 

Azkenik, Pablo itsasargiko arduradunak faroko atek ireki dizkigu eta barrutik ikusteko aukera izan dugu, bere azalpenak entzun bitartean.

         

Eguraldiak lagundu digu eta goiz polita pasa dugu!!

LH4

Greziarekin elkarlanean

Hello, friends!

Azken hiruhileko honetan laugarren mailako ikasleak e-Twinning proiektu baten parte hartzen jardun dira. Honen bitartez, Europako beste eskola batekin elkarlanean aritu dira ingelesez.

Eskola hau, Greziako hirugarren hiri handienean kokatuta dago. Begirada bat bota nahi badiozue hemen begiratu dezakezue! Patras school 

Patra Greece: Travel Guide 2024 | Greeka
Greziako Patras hiria

 

Norbere eta ikaskideei buruzko informazioa partekatzen ikasten aritu gara. Inauteriak aitzaki hartuta jolas bat prestatu genuen, giroa alaitzeko!

Ausartzen al zarete jolastera?

LH4A-ko jolasa    LH4B-ko jolasa 

Azkenik, asmakizun jolas gisa ikasle bakoitzak gelako kide bat aurkeztu zieten Greziako lagunei. Guk ere beraien lanak jaso ditugu eta gelan entzun eta hauek ezagutu ahal izan ditugu. 

Ongi pasatu dugu eta oso aberasgarria izan da proiektua. 

LH4

TXIKI PODCAST-AREN ESTREINALDIA!

Kaixo denoi!

Gu lh3 eta lh4-ko ikasle batzuk gara. Bigarren ebaluaketako azken eguna da gaur eta gure lana zuekin partekatu nahi dugu. 

Gure eskolako podcasta sortu dugu. Oso ondo pasa dugu, ea gure lana gustuko duzuen!

 

Klikatu irudian eta gozatu TXIKI PODCAST honekin:

LH4

EUREKA ZIENTZIA MUSEORA BISITA

Iaz bezala, ikasturte honetan ere Eureka Zientzia Museora joan gara. Aurten ere oso gustura ibili gara, hainbat gauza ikasiz.

Hamaiketakoa jan ondoren, bisita librearekin  hasi genuen eguna. Ondoren, Lego Robotika tailerrean primeran pasa genuen, taldeka kotxe batzuk eraikiz eta programatuz.

Jarraian, Planetariumean «Zeruko Mugimenduak» bideoa ikusi genuen.

Eta azkenik, bazkal ondoren, berriz ere bisita librearekin gozatzeko aukera izan genuen.

Eguraldia lagun, primerako eguna igaro genuen!!

 

LH4

ARRIAUNDI TUMULUA

Historiaurrea proiektuarekin lotuta, dakizuenez, gaur goizean Arriaundi Tumulua ikustera joan gara. Eguraldi aproposa izan dugu ibilaldirako eta bertatik bertara ikusi ahal izan dugu Getarian bertan ditugun historiaurreko arrastoak. 

Ondoren ondo merezitako hamaiketakoa egin dugu eta jolasteko denbora ere izan dugu. Primerako goiza pasa dugu!!

LH4

2024ko INAUTERIAK

Iritsi dira hainbeste amestutako inauteriak!! Aurten lehen aldiz goizez ospatu dugu jaialdia eta giro onean aritu gara! Mozorroak txukun-txukun genituen bitartean, argazki pare bat ateratzeko aprobetxatu dugu: