LH4

Greziarekin elkarlanean

Hello, friends!

Azken hiruhileko honetan laugarren mailako ikasleak e-Twinning proiektu baten parte hartzen jardun dira. Honen bitartez, Europako beste eskola batekin elkarlanean aritu dira ingelesez.

Eskola hau, Greziako hirugarren hiri handienean kokatuta dago. Begirada bat bota nahi badiozue hemen begiratu dezakezue! Patras school 

Patra Greece: Travel Guide 2024 | Greeka
Greziako Patras hiria

 

Norbere eta ikaskideei buruzko informazioa partekatzen ikasten aritu gara. Inauteriak aitzaki hartuta jolas bat prestatu genuen, giroa alaitzeko!

Ausartzen al zarete jolastera?

LH4A-ko jolasa    LH4B-ko jolasa 

Azkenik, asmakizun jolas gisa ikasle bakoitzak gelako kide bat aurkeztu zieten Greziako lagunei. Guk ere beraien lanak jaso ditugu eta gelan entzun eta hauek ezagutu ahal izan ditugu. 

Ongi pasatu dugu eta oso aberasgarria izan da proiektua. 

LH4

TXIKI PODCAST-AREN ESTREINALDIA!

Kaixo denoi!

Gu lh3 eta lh4-ko ikasle batzuk gara. Bigarren ebaluaketako azken eguna da gaur eta gure lana zuekin partekatu nahi dugu. 

Gure eskolako podcasta sortu dugu. Oso ondo pasa dugu, ea gure lana gustuko duzuen!

 

Klikatu irudian eta gozatu TXIKI PODCAST honekin:

LH4

EUREKA ZIENTZIA MUSEORA BISITA

Iaz bezala, ikasturte honetan ere Eureka Zientzia Museora joan gara. Aurten ere oso gustura ibili gara, hainbat gauza ikasiz.

Hamaiketakoa jan ondoren, bisita librearekin  hasi genuen eguna. Ondoren, Lego Robotika tailerrean primeran pasa genuen, taldeka kotxe batzuk eraikiz eta programatuz.

Jarraian, Planetariumean «Zeruko Mugimenduak» bideoa ikusi genuen.

Eta azkenik, bazkal ondoren, berriz ere bisita librearekin gozatzeko aukera izan genuen.

Eguraldia lagun, primerako eguna igaro genuen!!

 

LH4

ARRIAUNDI TUMULUA

Historiaurrea proiektuarekin lotuta, dakizuenez, gaur goizean Arriaundi Tumulua ikustera joan gara. Eguraldi aproposa izan dugu ibilaldirako eta bertatik bertara ikusi ahal izan dugu Getarian bertan ditugun historiaurreko arrastoak. 

Ondoren ondo merezitako hamaiketakoa egin dugu eta jolasteko denbora ere izan dugu. Primerako goiza pasa dugu!!

LH4

2024ko INAUTERIAK

Iritsi dira hainbeste amestutako inauteriak!! Aurten lehen aldiz goizez ospatu dugu jaialdia eta giro onean aritu gara! Mozorroak txukun-txukun genituen bitartean, argazki pare bat ateratzeko aprobetxatu dugu:

LH4

TXOKOTAN JOLASEAN

Hiruhileko honetan Heziketa Fisikoan txokotan jolasean ibili gara. Kiroldegiko kanpo zein barne espazioetan bost txokotan egon diren proposamen desberdinetan ibili dira: jaurtiketak, harrerak, jauziak, lekualdatzeak, gorputz adierazpena, kirolak…lantzeko aukera izan dute.

Primeran ibili dira materiala zainduz, elkarri errespetatuz eta bukaeran dena txukun-txukun jasoz denon artean. Txokoen aukeraketa librea izan da, baina baldintza bakar batekin: «Txoko guztietan arituko gara!»

Klikatu gainean bideoa ikusteko

LH4

EGUNEKO ZENTRORA BISITA

Abenduaren 15ean eguneko zentrora bisita egin genuen gabonak datozela aprobetxatuz. Aurrez, gabonetako hainbat abesti prestatu genituen eta biolin, gitarra, trikitixa eta panderoaren laguntzarekin primeran aritu ginen kantari. Bertako aiton-amonak ere animatu ziren gurekin batera abestera. Hain gustura aritu ginen, prestatu gabeko beste abesti batzuk ere inprobisatu genituela. Giro ederrean aritu ginen poz-pozik eta asko eskertu zuten gure bisita. 

 

 

LH4

UDALETXERA BISITA

Azaroaren 10ean udaletxera joan ginen Getariako biztanleriari buruzko datuak eta informazioa eskatzera. Aurretik galdera batzuk prestatu genituen eta Juan Luisek ederki erantzun zizkigun. Datu horiekin grafikoak egin eta hauek interpretatuz ondorioak atera ditugu. 

 

LH4

BIZTANLERIA

Hiruhileko honetan burubelarri aritu gara biztanleriaren proiektuarekin. Beste hainbat jardueren artean, etorkinek biztanleriaren hazkuntzarekin duten lotura aztertu dugu. Hori dela eta, gure geletako ikasle eta gurasoen jatorrizko herrialdeei buruz informazioa bildu dugu eta hormirudietan isladatu dugu. Talde bakoitzak landutako herrialdearen aurkezpena egin du gainontzekoen aurrean. Oso gustura aritu gara lanean!!