LH3·Sailkatu gabea

IKASTURTEKO PROIEKTUAK

Hona hemen ikasturte honetan egin ditugun proiektuen argazki sorta bat:

 

1- GETARIA GURE HERRIA

Proiektu honetan gure herriko kaleak hobeto ezagutu genituen eta udaletxearen funtzionamentuaren berri eman zigun alkateak. Herria hobetzeko gure proposamenak ere helarazi genizkion alkateari.

2- GURE AMETSETAKO JATETXEA

Proiektu honetan bakoitzak amesten genuen jatetxea diseinatu genuen. Getariako jatetxeen eta parrilaren jatorriaren nondik norakoak ere ezagutu genituen. Arrantzatutako arraina lehen eta orain nola prestatzen den ikusteko eta jatetxe baten funtzionamendua hobeto ulertzeko herriko jatetxe batzuetara hurbildu ginen Maialenen azalpenak entzunez.

3- EKOSISTEMAK

Proiektu honetan urrutiko eta bertako hainbat ekosistemen ezaugarriak aztertu ditugu. Getarian bertan ditugun bi ekosistema zehatz ikertu ditugu:

  • Ozeanoa: «Kaixo Musto» tailerraren bidez Gaztetape hondartzara hurbildu ginen, ekosistema hau bertatik bertara ezagutzeko.
  • Urmaela: 2021ean eskola ondoan sortutako urmaela aztertu genuen bertako bizidunak eta bizigabeak behatuz eta baloratuz.
LH3

Akrosporta eta Mimoa

Gorputz Hezkuntzako saioetan Akrosporta eta Mimoa izeneko proiektua landu dugu tatamian. Gorputz adierazpena eta antzezpena uztartzeaz gain, piramide eta irudi desberdinak esperimentatzeko aukera ere izan dugu. Oinarrizko segurtasun neurriak eta euste moduak ondo ezagutu ondoren, lanean jarri gara!

Ezina, ekinez egina!

Klikatu hemen bideoa ikusteko

 

 

 

 

LH3·Sailkatu gabea

BISITA EGUNEKO ZENTRORA

Aurreko hilabetean Eguneko Zentrora bisita egin genuen hirugarren mailako ikasleok. Bertan, zentroan zeudenekin, dantzak, aspaldiko esaera zaharrak gogoratu, eskulanak eta abesteko aukera izan genuen. Modu honetan, elkar ezagutuz. 

Zentroko erabiltzaileek asko eskertu zuten gure bisita eta guk, aldi berean ere, asko ikasi genuen beraietaz.

Oso esperientzia aberasgarria izan zen! 

Beste horrelako saio gehiago izatea espero dugu.

 

   

LH3·Sailkatu gabea

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

Otsailaren 10 ean, Eureka! Zientzia museoa bisitatu genuen.

Lehenik, Eguzki-sisteman zehar bidaia luze bat egin genuen, Planetariumean film bat ikusiz.

Gero, hamaiketakoa jan genuen.

Ondoren, animalia desberdinen inguruan hainbat azalpen interesgarri eman zizkiguten. Hain zuzen, oihan tropikaletako sugeak, basamortuko muskerrak eta itsas arrain batzuk ezagutu, horiek errespetatzen eta zaintzen ikasi genuen.

Bestetik, erakusketa desberdinak ikusteko denbora ere izan genuen.

13:00tak inguruan bazkaldu egin genuen eta bazkaria bukatzean bertan zegoen parke batean jolasten ibili ginen.

Arratsaldean, museoan zehar libre ibili ginen.

Asko gustatu zitzaigun Eureka! museora egin genuen irteera. Bitxikeria asko ikasi genituen!!

 

LH2

ELKANOREN MUNDUBIRA

Aurten Elkanoren lehorreratzearen 500. urteurrena dela eta, gure azken proiektua Elkanoren mundubira izan da. Gertutiki bizi dugun gaia izanda, interes handiz murgildu gara proiektuan. 

Turismo bulegora joan gara bisita antzeztua ikustera. Bertan Juan Zubilletarekin topo egin genuen eta orain 500 urte bizitako abenturak kontatu zizkigun:

Gaiarekin lotuta, beste bisita bat ere izan dugu gelan: Marenen aitona Anton. «Gora Elkano» ereserkia abestu zigun.

Urtero bezala, Mater Fundaziokoen bisita ere izan dugu. Itsasoa nola zaindu eta garbi mantendu erakutsi digute.

Proiektuari amaiaera emateko, herritik zehar altxorraren bila jolasa egin dugu Elkanoren arrastoa jarraituz. Altxor berezia aurkitu dugu piraten parkean, merezitako saria!

 

LH2

LANDAREEN PROIEKTUA

Oso gustora ibili gara landareen proiektuarekin. Gela apaintzeaz gain, beste hainbat jarduera ere egin ditugu. Landareen unibertsoa ezagutu dugu era teorikoan eta praktikoan: 

 

Hainbat hazi ezberdin landatu ditugu: kalabaza, kalabazina, eguzkilorea, babarrunak…

Eskulanak ere egin ditugu:

Potato landarea ureztatzea eguneroko arduratzat hartu dugu ilusio handiz:

Bakoitzak aukeratutako bi landareren inguruko lanketa egin dugu, denon aurrean partekatu eta landareen liburuxka osatu dugu: