LH5

ITURZAETAKO UR-KIROLAK LH5!

SURF-a LH5!!

LH5eko ikasleok surf taulak hartu eta Gaztetapeko olatuetan murgildu gara. Itsasoa lagun, olatuak bizi-bizi, eta irribarreak gure aurpegietan. Ikasi, gozatu , eta elkarrekin bizipen zoragarri bat partekatu dugu.
 Primerako arratsaldeak izan dira!!

Hurrengora arte!

 

LH5

ALGORRIKO FLYSCH-ak IKUSTERA!!

ALGORRIRA BISITA 2025-2026!!

Gaurkoan itsasertzean ibili gara, flysch ikusgarriak eta mineral bitxiak aztertzen. Naturaren historia harrigarria gure begien aurrean agertu da, geruza bakoitzean milioika urte gordeta. Bideoan ikusi dugun guztia are hobeto ulertzen lagundu digu, eta ikaskuntza esperientzia bihurtu da.
Eskerrik asko, Algorri, gure jakin-mina pizteagatik eta geologia bizirik erakusteagatik!

 

LH4

Camping show

Ikasturtea amaitzeko emanaldi bikaina egin dute gaur LH4ko ikasleek.

Camping” showa antzeztu dute ingelesez eta zuzenean ikusteko aukera izan dute bertaratu dire senideek.

Etorri ahal izan ez duzuenontzat hemen dituzue argazki batzuk.

 

LH4

EUREKA-ra IRTEERA

Kaixo!

Aste honetan Eureka Zientzia Museoan egon gara eta oso ondo pasa dugu. Gauza desberdin asko ikusi eta ikasi ditugu bertan eta horiekin esperimentatzeko aukera izan dugu.

 

Lehenengo tailerrean, ekosistema desberdinetako animalia mota desberdinak ikusi eta ikutu ditugu. Beraiei buruz asko ikasi dugu eta esperientzia bikaina izan da. Bertan Koral faltsua, Pitoia, Kaiman dortoka, eskorpioia, iguana eta kamaleoia bezalako animaliak ezagutu ditugu gertutik.

 

Ondoren, museoa bisitatzen ibili gara eta bertako txoko desberdinetan jolasean ibili gara: elektrizitatearen gunean, indarra-neurtzeko txokoan, gorputzaren atal desberdinak ikusteko aretoan, ispiluen gunean… jolasean aritu ginen.

 

Azkenik, Lego-robotika tailerra egin genuen eta bertan, robot bat sortzeko aukera izan genuen. Horretarako, tabletean emandako pausoak jarraitu genituen eta konturatzerako, hori martxan jarri genuen!

 

Hemen eguneko irudi batzuk:

 

 

 

 

 

 

LH4

San Anton mendiko ekosistema ezagutzen

Kaixo, familia! 

Aste honetan, San Anton mendiko ekosistema ezagutzen izan gara Kaixo Musto elkarteko Angel Azpillagaren laguntzarekin. Berari esker bertako ekosistema ezagutzeko aukera izan dugu: zuhaitz bakoitza zein den identifikatzen irakatsi digu hostoen ezaugarriei erreparatuta, hegazti desberdinen kantuak identifikatzen ibili gara basoaren erdian, garai batean San Anton inguruko arrezifeetan bizi ziren sirenen istorioa kontatu digu, eta itsasargiek itsasontzientzat duten garrantziaz hitz egin digu. Goiza borobiltzeko, esperimentuak egiten ibili gara Blue Point lonjan.  

 

LH4

LUR GALLASTEGI IDAZLEA ESKOLAN

Apirilaren 8an, Lur Gallastegi idazle Bilbotarra izan genuen  gure artean. 
2.hiruhileko honetan, 2019an Xaguxar argitaletxearekin  argitaratu zuen “ETXEXOROTARRAK” liburua irakurri dugu gelan eta liburu horren aurkezpena egitera etorri zen atzo. Ikasleek idazlea gertutik ezagutzeko aukera izan zuten eta liburuaren aurkezpena egiteaz gain, berari zuzenean galderak egiteko aukera paregabea izan genuen. 
 
Mila esker Lur liburu honen baitan sortutako bizipenak gurekin partekatzeagatik!
 
 
 
 
 
 
LH3 · LH4

Iturzaetako 2.albistegia!!!

Kaixo kaixo!!!!!

2. ebaluazioko ikus entzun tailerrean prestatutako albistegia hemendik uzten dizuegu. Oraingoan Malen. Valentina, Ani, Libe, Xan, Mikel, Nerea, Jare, Izar, Ian, Eneko, Eki, MArkel eta Katherinek egindakoa da. Bertan albisteak, txisteak, errezetak, eskulanak eta hainbat lehiaketa ikusiko dituzue! Espero dugu pila gustatzea! Klik egin hurrengo estekan: https://www.canva.com/design/DAGe_l6B2ls/a-Hbvg8UMJLXOj11ZuVAeQ/edit?utm_content=DAGe_l6B2ls&utm_campaign=designshare&utm_medium=link2&utm_source=sharebutton