“Elikadura osasuntsua” proiektuari bukaera emateko madalena goxo-goxoak prestatu ditugu. Oso gustora ibili gara osagai desberdinak bota, nahasi eta masa egiten. Ondoren, labera sartu pixkat itxaron eta on egin! madalenak jan ditugu.
Hilabetea: martxoa 2022
REGLETEKIN LANEAN
Regleten ezagutzan pixkanaka bagoaz aurrera, ikasleak gero eta gustorago aritzen dira ariketa, joku eta fitxa desberdinak aurrera eramaten regletak oinarri hartuta. Jada,denek ezagutzen dituzte regleten balioak eta gero eta autonomia handiagoz aritzen dira lanean.