LH1

Iturraranera bisita

Azaroaren 8an Iturraranera joan ginen egun pasa.  Bertan, ogia nola egiten den ikasi genuen. Lehenik eta behin, beheko errotara hurbildu ginen eta lehen nola ereiten zen zereala errotetan ikusi ahal izan genuen gero ogia egiteko. 

Egun polita eta eguraldi ezinhobea. Primeran pasa genuen!!

 

        

 

                               

 

 

LH2 · Sailkatu gabea

ELKANOREN MUNDUBIRA

Kaixo familiak!

Dakizuenez Elkanoren mundubira landu dugu eta ekarritako informazioari eta materialei esker asko ikasteko aukera izan dugu. Lan asko egin dugu baina oso gustura aritu gara!

Gainera, proiektuari amaiera emateko “Elkanoren altxorraren bila” ibili ginen ostiralean herrian zehar. 

                     

Ondo pasatzeaz gain, hamaiketako ederra egiteko aukera ere izan dugu.

Hurrengo argazkian ikusten duzuen bezala, badugu etxean zer kontatu eta erakutsi. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

GORA ELKANO ETA GORA GURE ARTISTAK!!!

Eta proiektua amaitzearekin batera MAITE etorri zaigu bueltan. Hori dela eta ni, Oiana, agurtu egingo naiz baina aldez aurretik eskerrak eman behar dizkizuet guztioi oso gustura egon naizelako. Jarraitu orain arte bezain talde jatorra izaten.

MUXU HANDI BANA