LH2 · Sailkatu gabea

TAILERRAK

Ostegun arratsaldetan tailerren eguna izaten da, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak batera egoten gara hiru talde osatuz. Aurten hiru tailer daude: lasaiketa, musika eta antzerkia.

Lasaiketa tailerrean gorputza mugitzen dugu, “Beni eta Belaren” laguntzarekin lasaitzen gara eta yogako postura batzuk ere ikasi ditugu. Musika tailerrean abestu eta dantza egiteko aukera izaten dugu. Antzerki tailerrean aldiz,  gure ahozkotasuna, adierazpena eta sormena lantzen dugu ingelesez.

 

Ikusi, ikusi… nola moldatzen garen!!

 

 

 

 

 

LH2 · Sailkatu gabea

Akrosporta

Gorputz Hezkuntzako saioetan proiektu desberdinak lantzen ibili gara: jolas kooperatiboak, txokoetan jolasten, jolasak baloiarekin eta ipuin motorea: Munstro Harrapatzaileak. Zein izango da hurrengoa?

Akrosporta eta Mimoa tatamian!

Aurreko proiektuetako irudi batzuk:

 

LH1

EGUZKI SISTEMA

Eguzki sistema proeiktuaren lanketan ibili gara buru belarri. Interes handia erakutsi dute haseratik eta etxetik ere hainbat material ekarri dituzte gelan ikusteko eta lantzeko. Gaiaren bukaeran lapbook bat egin dugu gogo eta ilusio handiz.