LH3

Puntu txapelketa

Azkeneko egunean puntu txapelketa egin dugu gelan. Bi partida irabazten zituena izan da talde bakoitzeko garailea. Irabazleek bonboi bana jaso dute eta jarraian denok txistor bokadiloa jan dugu. Gainera, euriak tarte batean atsedena eman digula aprobetxatuta, Eguneo Zentrora joan gara Gabon abestiak kantatzera; haiek pozik eta gu ere bai!

Oporrak ditugu orain, gozatu, eta urtarrilaren 8an elkartuko gara berriz Eskolan!

URTE BERRI ON GUZTIOI!

 

LH3

Ezkurrak Foru Aldundira

Azaroa bukaeran  bildu genituen ezkurrak jasotzera etorri da Garate Gaineko artelatz basoa berreskuratzeko proiektuaren bultzatzaile izan den Juanjo Perez. Ezkurrak Gipuzkoako Foru Aldundiak duen biltegira eramango ditu eta landatzean bueltatu egingo dizkigu guk zaintzeko. Artelatz, arkamuka edo quercus suber zuhaixkak 2025eko udaberrian landatuko ditugu Garate Gainean. Herriko ondarearen zaintzan partaide izateaz harro gaude!