LH3

Makina sinpleak

Gizakiak makina sinpleak asmatu zituen gauzak mugitzeko, igotzeko, jaisteko… bere indarra baino gehiago behar zuelako edo esfortzu gutxiagorekin lan bera egin ahal izateko. Azkeneko proiektua izan da: polea, palanka, plano inklinatua, gurpila… denbora gehiegi ez diogu eskaini, aurkezpenak ere azkeneko egunean egin ditugu… baina hala ere gauza politak egin dituzte gure gelako artistek!

 

 

LH3

TXIKI PODCASTA

KAIXO ENTZULE!

Hemen dugu gure eskolako bigarren podcasta!

Oso ondo pasa dugu saio hau prestatzen. Bertan txiste, asmakizun, informazio interesgarri eta elkarrizketa berezia topatuko dituzue.

Ez galdu ikus-entzun tailerreko ikasleok egin dugun lan eder hau!

LH3

HEZIKETA FISIKOA

Bukatu da, bukatu da, bukatu da… Akabo!!

Konturatzerako ikasturtea bukatu da, zenbat momentu on pasa ditugun heziketa fisikoko saioetan. Jolas kooperatibo eta talde kohesiorako jolasekin hasi ginen, txokotan jolasean primeran ibili ondoren, erronka kooperatiboak gainditu genituen, Artzikirola kirol alternatibo berria ezagutu eta ikasi dugu, eta orain bukaeran gorputz adierazpenean euskal dantzak, akrosporta eta mimo eginez asko disfrutatu dugu.

Udaz gozatu, kirola egin eta ondo-ondo pasa!!

BIDEOA

 

 

LH3

Urola Kosta

Euskal Herria, Gipuzkoa, Urola Kosta eskualdea, Urola Kostako Udal Elkartea… non gauden eta zer garen, horixe jorratu dugu azkeneko proiektuan. Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten herriak aztertu ditugu taldeka, bakoitzak herri bat, eta power pointak eta maketak egin ditugu. Aurkezpenak egin ondoren Zumaiako alde zaharra bisitatu dugu. Hona zenbait argazki.

UROLA KOSTA