LH4

“A day in my life” project is finished

 

Aurreneko hiruhilekoan “A day in my life” proiektua landu dugu ingeleseko arloan.

Hiztegi ugari, orduaren adierazpena eta egitura ezberdinak landu ondoren bilduma eder bat osatu dugu denon artean.

Etxeetan ere ikus eta entzun dezazuen egin dugun lanaren zati bat, hemen duzue bideo hau.

Gustuko izango duzuela espero dugu.

LH4

Bueltan!

Zein azkar pasa diren Gabonetako oporrak! Orain gutxi txistorra jaten eta Olentzerori abesten ari ginen eta jada bihar Eskolara berriz! Lasai-lasai hasiko gara: egun hauetan egindakoak kontatu, Olentzerok eta Erregeek ekarritako opariei buruz hitz egin, etxerako-lanak jaso, abesti berriren bat ikasten hasi…

Bihar goizeko 09:00etan LH4 gelan elkar ikusiko dugu!