Egun polita pasa genuen Askizun. Egun beroa izan zen baina ederki freskatu ginen Askizuko iturrian; denok elkarri ura botatzen kantinplorak beteta. A ze festa!!!
Kategoria: LH1
Balentziaga museoan artista lanetan!
Balentziaga museora bisita izan genuen; lehendabizi museoko erropa bilduma ikusi genuen eta ondoren ikasleak izan ziren artista bihurtuta beraien kamiseta diseinatu zutenak. Gustora aritu ziren artista lanetan!
EGUZKI SISTEMA
Eguzki sistema proeiktuaren lanketan ibili gara buru belarri. Interes handia erakutsi dute haseratik eta etxetik ere hainbat material ekarri dituzte gelan ikusteko eta lantzeko. Gaiaren bukaeran lapbook bat egin dugu gogo eta ilusio handiz.
ELURRETAN JOLASEAN!
Gaur arratsaldean ezusteko bisita izan degu eskolan eta nola ez ongi aprobetxatu dugu!!Ederki ibili gara jolasean nahiz eta pixkat hoztuta eta bustita bukatu dugun, ederra gozatua!!
KOFRAIAN ERE EGON GARA!
Lantzen ari garen proiektuarekin lotuta(arrainak) kofradira bisita egin genuen eta bertan Iñakirekin egon ginen. Berak erakutsi zizkigun kofradiako bazter desberdinak eta baita azalpen politak
eman ere. Eskerrik asko Iñaki.
Iturraranera bisita
Azaroaren 8an Iturraranera joan ginen egun pasa. Bertan, ogia nola egiten den ikasi genuen. Lehenik eta behin, beheko errotara hurbildu ginen eta lehen nola ereiten zen zereala errotetan ikusi ahal izan genuen gero ogia egiteko.
Egun polita eta eguraldi ezinhobea. Primeran pasa genuen!!
MUSIKA: UDABERRIA
MINUTU BAT GOIZERO ABESTIA IKASTEN ARI GARA:
MINUTU BAT GOIZERO
Udaberria dela eta Loreen Waltz-a Musika tresnekin landu degu
Hemen Argazkiak eta LINK a etxean jo nahi baduzue: LOREEN WALTZ-a
ENGLISH- My family
Hello everyone!
At the end of the 2nd term, we have been learning the names of the family. We also did a presentation.
Here you have a video: FAMILY VIDEO
Happy Easter holidays! Stay safe.
ARTISTAK GARA!
Gure azken proiektua “Getaria ezagutzen “izan da. Proiektuaren azken xede bezala herrian ikusi ditugun Getariako monumentu garrantzitsuenak birziklatutako materialekin egitea izan da. Hona hemen gelako artistek egindakoak:
MADALENAK EGITEN EGON GARA
“Elikadura osasuntsua” proiektuari bukaera emateko madalena goxo-goxoak prestatu ditugu. Oso gustora ibili gara osagai desberdinak bota, nahasi eta masa egiten. Ondoren, labera sartu pixkat itxaron eta on egin! madalenak jan ditugu.