Regleten ezagutzan pixkanaka bagoaz aurrera, ikasleak gero eta gustorago aritzen dira ariketa, joku eta fitxa desberdinak aurrera eramaten regletak oinarri hartuta. Jada,denek ezagutzen dituzte regleten balioak eta gero eta autonomia handiagoz aritzen dira lanean.
Kategoria: LH1
ERREZETA EZIN HOBEA!!
Astelehenean gelan mazedonia fruta prestatu genuen. Horretarako, fruta desberdinak ekarri genituen eskolara. Fruta garbitu, zuritu eta zati txikitan moztu genuen. Ondoren, ontzi batera bota eta nahastu. Azkenik, naranja zukua bota genion baita azukre pixkat ere. Oso goxoa zegoen eta denok gustora jan genuen!!
A ze itxura gure platerak!
Orain gutxi hasi garen proiektu berria ” Elikadura osasuntsua” izan da. Hau dela eta, arte hezkuntzan plater goxo eta koloretsuak egin ditugu. On egin guztiei!!
LANBIDEEKIN JOLASEAN
Bigarren proiektua lanbideen ingurukoa izan da. Lanbide desberdinak ezagutu ditugu eta bide batez gurasoak gonbidatu genituen gelara beraien lanbidearen inguruko azalpenak ematera. Oso polita izan da, ikasleak gustora egon dira galdera desbedinak eginez eta atentzio osoz azalpenak entzuten.
Milesker zuen bisitagaitik oso gustora egon gara zuekin.
JAIO DIRA TXITAK!!
Jaiotza motak proiektuaren barruan txiten jaiotza landu dugu. Eta 21 egun zain egon ondoren jaio zaizkigu txitat